Elkarrekin Podemosen barruko EQUO Euskadiko legebiltzarkide Jóse Ramón Becerrak Segurtasun Sailari aurpegiratu dio ingurumen-delituen ikerketara zuzendutako agenteen kopurua ez gehitu izana. “Zazpi dira eta zazpi izaten jarraitzen dute taldea 2009. urtean sortu zenetik”, erantzun dio Estefanía Beltrán de Heredia sailburuari bere mintzaldian.
Era berean, Becerrak bere atsekabea agertu du agente horiek beren lana egikaritzeko eta beren prestakuntza jasotzeko bitarteko materialak zein teknikoak eskasegiak direlako.
Euskal toki- eta foru-administrazioekin izan beharreko lankidetzari eta koordinazioari dagokionez, URA agentziarekin eta Aranzadi Zientzia Elkartearekin soilik aritzen da lankidetzan Ertzaintza.
“Talde honen egoera Ertzaintzak gaur egun bizi duen egoeraren erakusgarri garbia da, baina azalpenen bat entzun nahiko genuke gaur ez pentsatzeko zure Sailaren zuzendaritzak egiaz nahita jarduten duela horrela ingurumenaren aurkako delituei buruzko ikerketarik egon ez dadin”, adierazi du Becerrak amaitzeko.