- Irabazi Gasteizek honako hiru zutabe hauek indartu nahi ditu: energia-trantsizioa, elikadura-subiranotasuna, eta politika sozialak eta auzoko politikak.
- Oscar Fernándezek iragarri du Udalaren goi-kargudunen soldatak mugatzeko proposamena, gehienez ere urtean 50.000 euro gordin kobra ditzaten.
IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) koalizioak Urtaran kabineteak aurkeztutako 2019ko udal-aurrekontuen proiektuari erregistratu dizkion 29 zuzenketak aurkeztu ditu prentsaurrekoan Oscar Fernandezek. 29 zuzenketa horiek 9 milioi eurotik gora dira guztira, eta oinarri bat ezarri nahi dute, Gasteizko hiria gai izan dadin gizarteak aurrez aurre daukan erronka sozial eta ekologikoari aurre egiteko. Fernándezek hiru zutabe azpimarratu ditu: energia-trantsizioa; udalerriko lehen sektorea eta elikadura-subiranotasuna; eta soziala, auzoak biziberritzeko xedeari lehentasuna emanez.
Zuzenketa partzial horiek gaineratu behar zaizkio IRABAZI-GANAR (IU/EQUO) koalizioak ere erregistratu duen osoko zuzenketari. “Aurrekontu horrek ez die Green Capitalaren erronka sozial eta ekologikoei aurre egiten. Erakusleiho moduko proiektuen nahas-mahasa besterik ez da, hauteskundeetan aurkezteko prestatu dutena. Proiektu horiek ez dute hiriaren eraldaketa ekarriko, inondik inora. Aurrekontu horiek Urtaranen kudeaketaren porrotaren erakusgarri dira, eta horregatik eskatzen diogu ken ditzan eta proiektuz proiektu lan egin dezan”, Fernándezek nabarmendu duenez.
Energia-trantsizioa
Alor horretan Oscar Fernándezek honako partida hauek nabarmendu ditu:
- Energia-efizientzia udal-eraikinetan (500.000 euro)
- Trantsizio ekologiko industrialerako plana (150.000 euro)
- Energia berriztagarrien plana (1.000.000 euro)
- Klima-aldaketaren aurka borrokatzeko plana (900.000 euro)
- Hondakinen plana (300.000 euro)
- Bidegorri- sarea zabaltzea (131.000 euro)
- Superretxadia inplementatzea (465.000 euro)
- Trantsizio energetikorako toki-agentzia (107.300 euro)
Elikadura-subiranotasuna eta lehen sektorea
Oscar Fernándezek nabarmendu duenez, Nekazaritza Eraztuna izeneko partida berri bat sortu nahi da 250.000 euroko balioarekin, lurrak erosi eta nekazaritza-printzipioei jarraikiz lantzeko helburuarekin. Elikagaiak produzitzeko gerriko berri horrek Basaldea proiektuarekin eta hiri-baratzeekin bat egingo luke.
Politika sozialak eta auzoko politikak
Alor horretan Oscar Fernándezek honako partida hauek nabarmendu ditu:
- Berdintasunerako diru-laguntzak (101.005 euro)
- Indarkeria matxistaren aurkako borroka (50.000 euro)
- LGTBIfobiaren aurkako Behatokia kudeatzeko hitzarmena (50.000 euro)
- Garapenerako lankidetzarako diru-laguntzak % 1 (2.900.000 euro)
- Memoria historikoaren plana (50.000 euro)
- Etxebizitzaren udal-bulegoa (30.000 euro)
- Birziklatu enplegu berderako plana (300.000 euro)
- Auzo berrietako saltokietarako laguntzak (200.000 euro)
- Sexu- eta genero-aniztasunari buruzko prestakuntza Poliziarentzat (30.000 euro)
- Energia Pobreziarako Plana (145.000 euro)
- Emakume-kirola (100.000 euro)
Gainera, IRABAZI-GANAR (IU/EQUO Berdeak) koalizioak AMVISAren dibidenduak kentzeko ekimena ezabatu du eta aurrekontu partizipatiboen Vitoria-Gasteiz Hobetuz programa 3.000.000 euroraino igo du (programa hori konpromiso horrekin onartu zen hasiera batean, eta ondoren Gobernuaren murrizketak pairatu ditu).
Azkenik, Oscar Fernándezek nabarmendu du Udalaren goi-karguen soldata guztiak gehienez ere urteko 50.000 euro gordinera mugatzeko proposamenarekin, 700.000 eurotik gora aurrezteko aukera izango litzatekeela