Bihar astelehenean, coronavirusak sortutako krisialdia dela eta, apirilaren 5-eko hauteskundeak atzerapena aztertzeko, EQUO Berdeak Iñigo Urkullu lehendakariak deitu duen euskal alderdi nagusien arteko bileran parte hartuko du. Goizeko 10:00-etatik aurrera lehendakaritzan egingo den Batzarrera, José Ramón Becerra, alderdi berdeko lehendakarigaia, eta Edurne Baranda, Gipuzkoako hautagaia eta legelaria, joango dira. Asteburuan […]
EQUO Berdeak Osasun gomendioei eta Eusko Jaurlaritzaren osasun larrialdiko adierazpenari jarraituz, bertan behera utzi ditu apirilaren 5eko hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi guztiak. Alderdi berdea Iñigo Urkullu lehendakariaren esku geratuko da, datorren astelehenean Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako ordezkariekin egingo duen bileran parte hartzeko.
EQUO Berdeak-en ustez, erabakiak Hauteskunde Batzorde Zentralaren instrukzioa eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea urratzen ditu. Becerrak adierazi duenez, “Ezin da baztertu, besterik gabe, Legebiltzarrean ordezkaritza izan duen alderdi bat, kasu honetan EQUO Berdeak”. Hauteskunde propaganda egiteko eta hauteskunde eztabaida eta elkarrizketetan parte hartzeko guneak banatzeko proposamenean, EITB taldeak alderdi berdea […]