EQUO Berdeak Osasun gomendioei eta Eusko Jaurlaritzaren osasun larrialdiko adierazpenari jarraituz, bertan behera utzi ditu apirilaren 5eko hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi guztiak. Alderdi berdea Iñigo Urkullu lehendakariaren esku geratuko da, datorren astelehenean Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdietako ordezkariekin egingo duen bileran parte hartzeko.
EQUO Berdeak-en ustez, erabakiak Hauteskunde Batzorde Zentralaren instrukzioa eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea urratzen ditu. Becerrak adierazi duenez, “Ezin da baztertu, besterik gabe, Legebiltzarrean ordezkaritza izan duen alderdi bat, kasu honetan EQUO Berdeak”. Hauteskunde propaganda egiteko eta hauteskunde eztabaida eta elkarrizketetan parte hartzeko guneak banatzeko proposamenean, EITB taldeak alderdi berdea […]
“EAEko hauteskundeek itxaron dezakete, osasunak eta gure osasun sistemak ez. Lehentasunak argi izan behar ditugu oraintxe bertan, eta interes alderdikoien gainetik egon”, dio Jose Ramon Becerrak. Lehendakarigaiak azpimarratu duenez, “Herrialdeko alderdi politiko eta agintari guztiek laguntza eman behar dugu larrialdi honi irtenbide onena emateko, eta ez zentratuta une honetan garrantzirik […]