Duela gutxi Errenteriako Udalak udal-arautegi bat onartu du garraio publikoaren erabilera erraztu eta sustatzeko. Arautegi honek udalbatzan dauden alderdi politiko guztien babesa izan du, eta herritarren eskariak ere jaso ditu. Arautegi berri honek garraio publiko irisgarri eta erabilgarriago bat lortu nahi du; adibidez, bizikletak edo katuak eta txakurrak onartzen ditu […]
Pasa den astean Euskal Udal-Legearen izapidetza hasi zen Eusko Legebiltzarrean. Lege horren helburuak dira, alde batetik, udalen konpetentzia batzuk blindatzea eta, bestetik, gainontzeko euskal instituzioekin berdintasuna lortzea, gobernu-maila guztietan hartzen diren erabakietan udalerriek ahotsa eta botoa ere izan dezaten. Udal- Legea lurraldeko instituzioen antolamenduaren oinarrizko erreminta da, eta orain arte […]