Eusko Legebiltzarrean akordio bat lortu dugu Urdaibaiko Biosfera Erreserbarentzat babes handiagoa bermatzeko, EH Bildurekin batera ekimen bat aurkeztu ondoren. Onartutako testuaren arabera, Eusko Legebiltzarrak Gobernuari eskatzen dio naturagune horren erabilera eta kudeaketa zuzentzeko egungo Plana indargabetzeko, hauteskunde autonomikoak baino bi egun eskas lehenago azkar-azkar onartu zelako, Gobernua oraindik jardunekoa zenean. […]
Barakaldoko bizilagunen salaketen ondorioz, ezkerreko koalizioak Ramon Rubial Lorategi Botanikoaren urmaelaren “utzikeria” ikusita galderak egin dizkio udal gobernuari, hark duen “kolore berdea eta platikoen pilaketa izugarria” azaldu dezan. Irabazik EAJri urmaelaren mantentze-lanen inguruko xehetasunak azaltzeko eskatu dio eta bere egoera konpontzeko neurririk hartuko duen. Hainbat bizilagunek Ramon Rubial Lorategi […]
José Ramón Becerra legebiltzarkideak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Batzordean defendatu du ikastetxeetan arian-arian sukaldeak egin behar direla, hori nahi duten hezkuntza-komunitateek beren instalazioetan janariak prestatzeko aukera izan dezaten. Elkarrekin Podemos legebiltzar-taldeak EH Bilduk aurkeztutako mozioa babestu du Eusko Jaurlaritzari norabide horretan pausoak eman ditzala eskatzeko, eta proposamena azkenean erdibideko zuzenketa gisa […]