Otsaileko osoko bilkuran, Irabazi Barakaldoko EQUO Berdeak alderdiko zinegotzi Ramón Sánchezek gobernu-taldeari eskatu dio osorik bete ditzala bosgarren edukiontziaren inguruan 2016an hartutako konpromisoak. Urtebete igaro da birziklatzeko ontzi horiek jartzeari buruzko mozio bat onartu zenetik eta “puntu bat bakarrik bete da oso-osorik”. Sánchezek adierazi duenez, “zerbitzua hedatu den auzoen kopurua […]
Eusko Jaurlaritzaren komunikazio baten arabera, hegoaldeko Batan eta Zapardiel erreketako obra hidrauliko horiek 2021etik 2027ra bitarte egikarituko dira, eta horrek esan nahi du beste atzerapen bat izango dela eta URA agentziak eta Udalak sinatutako Esparru Akordioa bete gabe geratuko dela. Bestetik, Gasteizko Udalak bereari eusten dio, hau da, 2020rako obrei […]
EQUO Berdeak Gipuzkoa hurrengo larunbatean, hilak 24, Donostiako Gipuzkoa Plazatik 17:30tan irtengo den erraugailuaren eraikuntzaren aurkako manifestaldian parte hartuko du eta gipuzkoar guztiak parte-hartzera animatzen ditu, errausketaren aurkako koordinadorarekin bat eginez. ERRAUSKETARIK EZ!!! Informazio gehiago: http://erraustuez.org/eu/2018/02/08/otsailaren-24an-manifestazio-handia-erraustegiaren-aurka/#more-2902