Ekimenak proposatzen du zerga eta tasetan hobariak ematea familia gurasobakar amadunei eta indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei. Oscar Fernándezek adierazi du beharrezkoa dela esparru guztietan aurrerantz egitea berdintasunezko gizartea lortzeko. Oscar Fernández EQUO Berdeak-ek IRABAZI-GANAR koalizioan duen zinegotziak fiskalitate feminista batean aurrerantz egiteko mozio bat defendatu du Gasteizko Osoko Bilkuran. […]
“Orain du unea Eusko Jaurlaritzak haranarekin konprometitu eta haranak Sustapen Ministerioari egiten dizkion eskaerak babesteko”, Elkarrekin Podemos koalizioko EQUO Berdeak taldeko legebiltzarkide Jose Ramon Becerrak eskatu duenez EQUO Berdeak taldeak konpentsazioak eskatzen dizkio Eusko Jaurlaritzari Bergarako Angiozar auzoko bizilagunentzat, Abiadura Handiko Trenaren obrek auzoa eraginpean hartu izanaren ondorioz. […]