Unidos Podemos koalizioko EQUO taldeko diputatuaren ustez “zentzuzkoa da zuhurtasun-printzipioa errespetatzeko xedez” proiektua etenda gera dadila, energia-sistemarako beharrezkoa dela, klimari eta energia berriztagarriei lotutako helburuak betetzen laguntzen duela eta ekonomikoki bideragarria dela frogatzen den arte. “Proiektuak teknologikoki nahiz energetikoki porrot egiteko probabilitatea handia da. Zulo ekonomikoa utziko liguke, Castor proiektuarekin […]
Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, EQUO Berdeak eta independenteek osatutako plataforma), udal-taldeko zinegotziek 2010eko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) “patchwork” gisa kalifikatu dute, eta euren ustez planaren aldaketa ugariek “ez diote erantzuten hiriaren interes orokorrari”, aldaketak sustatzen dituztenen interesari baizik. Horregatik ahal bezain laster berrikusteko eskatuko dute mozio baten bitartez Donostiako […]
PSE-EEri eta Miguel de los Toyos alkateari eskatzen diegu animaliak erabiltzen diren programatutako ekitaldi guztiak bertan behera utz ditzatela, eta hartutako konpromisoa bete dezatela eta Eibarko neska-mutilei animalien aurkako tratu txarrak dibertimendu gisa inoiz gehiago ez eskaintzea. 2016an nobillada bat eta zezen bolaztatuak programatu ziren Eibarren. PSE-EEren udal-gobernuaren asmoa zen […]