“Eusko Jaurlaritzak hilabeteak daramatza bere arduretatik ihesi aitzakiak asmatuta, langileei bizkarra emanda eta hain egoera lazgarrian den eskualdea baztertuta”, esan du Joserra Becerra Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideak. Elkarrekin Podemosek argitu duenez, Europako Batzordeak ezartzen dituen mugak ez dira oztopo Eusko Jaurlaritzak ekimena har dezan Naval ontziolarako irtenbide bideragarri bat bilatzeko orduan […]
Hurrengo legegintzaldian eraldaketa horretarako oinarriak ezartzeko lan egingo du alderdi ekologistak, hiru zutabe nabarmenduta: trantsizio energetikoa, elikagai subiranotasuna eta udalerriko lehen sektorea, eta sektore soziala, auzoei bizia itzultzeko Vitoria-Gasteiz BerdeaGO! lelopean garatu da aurkezpen-ekitaldia, eta Arabako hiribururako alkatetzarako EQUO Berdeak alderdiak aurkeztutako hautagaiarekin batera izan dira Juantxo Lopez de Uralde […]
Azaroaren 8an Ministroen Kontseiluak sinatutako Gueñes-Itsaso linearen onura publikoaren deklarazioan, linearen eraikuntza lehen aldiz lotu zen jendaurrean Bizkaiko Golkoaren itsaspeko kablearen interkonexio-proiektuarekin. Argudiatu dutenez, linearen eraikuntzak aukera emango du Bizkaiko Golkoaren interkonexio-lotura berria ongi aprobetxatzeko, nahiz eta oraindik ez dakigun proiektu hori azkenean gauzatuko den. “Bi proiektu horiek elkarren mendean […]