Martxoaren 12tik 14ra bitarte egindako bozketa batean, alderdi berdeko afiliatu eta jarraitzaileek berretsi egin dute apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako alderdi morearekin lortutako koalizio-akordioa. Hortaz, Elkarrekin Podemos koalizioan joango da hurrengo hauteskundeetan EQUO alderdia. Bozketaren emaitzak honako hauek izan dira: % 51,7 alde, % 44 aurka eta % 4,3 abstentzio. 1.126 afiliatu eta jarraitzailek […]
EQUO Berdeak alderdiak babesa eman nahi die Europa gainezka betetzen ari diren eta azkenean honaino ere iritsi diren mobilizazioei. Datorren martxoaren 15erako (ostirala) ikasleek grebarako deialdia egin dute Espainiako 30 hiri baino gehiagotan eta hiru euskal hiriburuetan, klima-aldaketaren aurkako ekintza politikoak eskatzeko. Alderdi berdeak babesa ematen dio berotze globalaren aurkako […]
Orain etxebizitza publikoen errentariek zerga hori ordaindu behar ez izatea ahalbidetzen duen lege-aldaketa gauzatu nahi du koalizioak Ahal dugu, Ezker Anitza – IU eta Equo Berdeak alderdiek osatutako udal-taldeak Bilboko Udalaren osoko bilkurari eskatuko dio Bizkaiko Foru Aldundiari Ondasun Higigarrien gaineko Zerga aldatzeko eska diezaiola. Helburua da zerga horren kostuari […]