Gainera, efizientzia handiko berokuntza- eta hozte-sistema horiek ezartzeak lokalei aukera emango die klima-aldaketaren efektuak arintzeko, emisio gutxiko aparatuak direlako. Alderdi berdeak berriz ere adierazi nahi du superretxadien inplementazioaren alde dagoela, horrek espazioa askatzea ahalbidetuko lukeelako oinezko zein ostalarientzat, osasun-neurriak betetzea erraztuko duten kanpo-terrazak muntatzeko aukera izan dezaten. EQUO Berdeak alderdiak […]
[:es]Alava[:][:EU]Araba[:]
Hiri-lurzoruaren iragazkortasuna hobetzea, uholdeak saihestea, biodibertsitatea sustatzea eta herritaren parte-hartzea bultzatzea bilatzen du proposamenak. “Europako hiri asko –Rotterdam, esaterako– martxan jarri dira jada beren hiri-eremuak berdatzeko. Gasteizek lan handia du egina Eraztun Berdearen inguruan, baina egiteke du oraindik hiriko kaleak berdatzeko ekimena”. EQUO Berdeak alderdiak proposatzen du 2,5 metro baino […]
Euskadiko alderdi berdearen ustez, Arabako Lautadako udalerriak isolatuta geratzeko bidean daude, Altsasu-Miranda-Gasteiz lineako zenbait tren-geltoki bertan behera utzi ondoren. Gainera, eskualdeak ez dauka autobus-zerbitzu erregularrik, eta horrenbestez, herritarrek ibilgailu pribatua erabili behar dute, ezinbestean, beste herri batzuetara edo Arabako hiriburura joateko, edota, autorik ezean, mugimenduak murriztu beharrean aurkitzen dira. Horregatik, […]