Euskadi kobre oxidoz airetik fumigatzeko Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek Nekazaritza Ministerioari igorritako eskaeren aurrean
-
EQUO Berdeak alderdiak Unidos Podemosen duen diputatuaren bitartez, Kongresuan Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu dugu airetiko fumigazioak baimentzeko lege-murrizketak are gehiago zabaltzearren. Premia bereziko kasuetara mugatuta daude gaur egun.
-
“Arreta-neurriak gorabehera, errealitateak erakusten digu salbuespenezko baimenak sistematikoki ematen direla, osasunaren eta ingurumenaren kaltetan” adierazi du Rosa Martínez diputatuak.
-
Azken urteetan fumigazioak onartu dira Andaluziako, Balearretako, Extremadurako, Euskadiko, Madrilgo eta Murtziako 86 udal-mugarteetan, eta urgentziako arrazoiak eta “lur-tratamenduen bideraezintasuna” baino ez dute argudiatu horretarako.
Orain artean konponbide bakar bat planteatu da Euskadiko intsinis sailei eragiten dien onddo-izurriteari aurre egiteko (40.914 hektarea gaixo daude, horietatik 123.432 espezie horretakoak): airetiko fumigazioa kobre oxidoa erabiliz. Horren aurrean, EQUO Berdeak alderdiak murrizketa berriak sustatzen ditu pestiziden airetiko aplikazioan.
EQUO Berdeak alderdiak Unidos Podemosen duen Rosa Martínez diputatuaren eta Podemoseko kide Nagua Albaren bitartez, Kongresuan Legez Besteko Proposamen bat aurkeztu dugu airetiko fumigazioak baimentzeko lege-murrizketak are gehiago zabaltzearren. Premia bereziko kasuetara mugatuta daude gaur egun. Ekimen horren helburua da praktika horren erabilera onartzeko eskatutako arreta-neurri eta baldintzak areagotzea, oso zalantzan jarria baitago pertsonen osasunerako eta ingurunearen kontserbaziorako dakartzan arriskuak direla-eta. Europako Parlamentuko 2009/128 Europar Zuzentarauak eta irailaren 14ko 1311/2012 Legearen 27. artikuluak ezartzen badute ere tratamendu horiek premia bereziko kasuetan soilik aplikatu behar direla, datuek frogatu egiten dute behar baino gehiago erabiltzen direla. Azken urteetan fumigazioak onartu dira Andaluziako, Balearretako, Extremadurako, Euskadiko, Madrilgo eta Murtziako 86 udal-mugarteetan, eta urgentziako arrazoiak eta “lur-tratamenduen bideraezintasuna” baino ez dute argudiatu horretarako. “Arreta-neurriak gorabehera, errealitateak erakusten digu salbuespenezko baimenak sistematikoki ematen direla, osasunaren eta ingurumenaren kaltetan” adierazi du Rosa Martínez diputatuak.
Horregatik, Legez Besteko Proposamenean eskatzen da 1311/2014 Errege Dekretuaren barruan produktu fitosanitarioen aplikazioari eta airetiko aplikazioei
dagokien kapitulua berrikusi eta aldatzea, baimendutako tratamenduen aurreko kontrol- eta ebaluazio-neurriak indartu eta bete beharreko biosegurtasun-neurriak sendotzearren, betiere irizpide zientifikoa bermatuz.