Martxoak 8, Emakumearen Nazioarteko Eguna, eta guk ez dugu zer ospatu oraindik!
Aurten, munduko emakumeok ahots bakarra izango dugu, kausa berarekin bat egingo dugu, emakume guztion kausarekin.
Emakumeen Equo Sareak bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Lanuztearekin (Women’s Strike).
Lanuztearekin bat egingo dugu NAZKATUTA GAUDELAKO:
Nazkatuta bortxatuak eta erailak izatearekin
Aurten, Espainian, 26 emakume hil dira bikotekideak edo bikotekide-ohiak erailda. 2010. urteaz geroztik, 800 emakume baino gehiago izan dira feminizidioaren biktima.
Milaka emakume gaitzesten, jazartzen, erasotzen eta bortxatzen dituzte.
Emakumeen Eskubideak ere Giza Eskubidetzat hartzea aldarrikatzen dugu. Indarkeria Matxista Estatuaren gaia izatea.
Nazkatuta soldata-aldearekin
Batez beste gizonek baino sei mila euro gutxiago kobratzen dugu lan berdina egiteagatik. Soldata-berdintasuna bermatuko duten legeak izan nahi ditugu. Kristalezko sabaia puskatzeko neurri eraginkorrak nahi ditugu, sabai horrek ez baitirudi sekula igotzeari utziko dionik.
Nazkatuta zainketa-lanak beti guri ematearekin
Guk ez dugu lan hori hautatzen eta pobrezian egonarazten gaitu, ikusezin bihurtzen gaitu eta ez dugu errekonozimendurik jasotzen. Ordainsaririk gabeko lanak dira, eta gure denbora kontsumitzen dute. Espainian, bederatzi milioi emakume baino gehiago ari dira zainketa-lanetan.
Nazkatuta gure gorputza objektu bihurtzearekin
Nola jantzi behar dugun, nola sentitu behar dugun, gure ingurunearekin zer nolako harremanak izan behar ditugun esaten digute, eta nazkatuta gaude. Ama izan behar dugun ala ez markatzen digute, eta haurrak nola izan eta hazi behar ditugun.
Gure sexu-eskubideak eta ugalketa-eskubideak ez daude bermatuta oraindik, eta nazkatuta gaude.
Nazkatuta gu aipatu ere ez egitearekin
Emakume sortzaileen lana ikusezin bihurtzearekin, zientziaren eta ikerketaren arloko emakumeen lana, emakumeek artean egiten duten lana, politika-arloko emakumeen lana… ikusezin bihurtzearekin.
Ikusgai izateko geure aldarrikapenak txantxatzat hartzen dituzte, minimizatu egiten dituzte, eta nazkatuta gaude.
ASKI DA
Guk lanuztea egingo dugu geure ahizpekin, amekin, lagunekin, bizilagunekin, kideekin… batera, patriarkatuaren aurka egin behar baitugu borroka, isilarazten eta hiltzen gaituen patriarkatuaren aurka.
Zeren “elkartasuna baita geure arma”.
<Gure bizitzak ez badu ezer balio, produzitu ezazue gu gabe>
#8M #EztaBatGutxiagoEre