Alkatearen agerraldia eskatzen dugu AHTaren ibilbidea Bilbon lurperatzea dela-eta

Carmen Muñozek protesta egin du ez delako informaziorik eman eta ez da fio Abandon libre geratuko diren lurren 90.000 metro karratuei eman nahi zaien benetako aprobetxamenduaz

 UdalBerri – Bilbao en Común Udal Taldearen bitartez, Bilboko alkate Juan Mari Aburtoren agerraldia eskatu da AHTaren ibilbidea Bilbon lurperatzeko proiektuari buruzko informazioa eman dezan. Eskatzen da “erabateko gardentasunez eta argitasunez” emateko Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Sustapen Ministerioak lortutako eta otsailaren 28an (asteartea) jakitera emandako “behin betiko akordioari” buruzko informazioa.

Udalberriren barruko EQUOko zinegotzi eta koalizioko bozeramaile Carmen Muñoz kexu da herritarrak eta Udaleko taldeek hedabideen bitartez jakin behar izan dutelako Sustapen Ministerioarekin Madrilen izandako bileren emaitzaren berri. Errespetu-falta iruditzen zaigu oraindik zalantza asko eragiten dituen eta Bilborako inpaktu garrantzitsua izango duen proiektu estrategiko bat negoziatu izana PPk eta EAJk, eta jakin dugun gauza bakarra izatea dagoeneko lortu dela behin betiko akordioa Sustapen Ministerioarekin, akordio hori zertan datzan benetan jakin gabe”.

Alderdi politikoarentzat oso kezkagarriak dira joan den asteartean Sustapeneko ministro Iñigo de la Sernak hedabideei egindako adierazpenak; izan ere, behin baino gehiagotan errepikatu zuen ahalik eta aprobetxamendu handiena emango zaiela lurperatzearen ondorioz sortzen diren lurrei, eta Bilboren kasuan 90.000 metro karraturi buruz hitz egiten ari gara, ez da txikikeria bat.

UdalBerriren ustez, funtsezkoagoak dira gainbalio sozialak higiezinen inguruko espekulazioan oinarritutako gainbalioak baino. Horregatik, Muñozek ziurtatu du ez dutela bizitegi-tsunamirik onartuko Abandon: Erne egongo gara batez ere uste dugulako AHTaren lurperatze-proiektuak kontuan hartu behar dituen bestelako ekipamendu asko behar dituela hiriak. Ez dugu onartuko berriz ere hirigintza-espekulazioari lehentasuna ematea eta zainduko dugu hirian sortuko diren 90.000 metro karratu horiek herritarrentzako baliagarriak izango diren ekipamenduak sortzeko erabil daitezela”.