
Equoren azaroaren 20rako hautagaiak aurkezterako orduan, hautagaiek Equomunitatetik atera eta bozkaturiko honako dekalogoa onartu zuten derrigorrezkotzat haein kargu publikoentzat transparentzi, ardura, partaidetza eta korrupzioaren aurkako lagintzat, haien hautesleen konfidantza itzuliz.
EQUOKO KARGO PUBKIKOEN KONPROMISU DEKALOGOA
1. Hautatuak garen karguko funtzioak beteko eta garatuko ditugu era aktibo eta arduratsuaz Equo ordezkatzen dugun erakundeetan.
2. Herritarren parte hartzea sustatu eta bultzatuko dugu erakundeen erabakietan. Era berean, lan egingo dugu gauden erakundeetan gero eta transparentzia gehiago egon dadin.
3. Erakundeetara eramango ditugu gizarteak eta Equok bezala gizartearen etorkizunerako lan egiten duten erakundeek egiten dituzten proposamenak.
4. Lan parlamentario transparentea egingo dugu, interneten bitartez zuzenean eta noizean behin presentzialki, asanblada publikoak deituz hiritarrei dagokien hauteskunde zirkunskripzioetan
5. Korrupzio kasuengatik edo Equoren ideien kontrako delitu baterengatik inputatuak diren diputatu edo senadoreek berehala utzi beharko dute haien kargua alderdiaren esku.
6. Gure esku utzitako baliabide publikoen erabilera eraginkorra eta soila egingo dugu bakarrik jarduera publiko eta hiritarren onurako erabiliko diren bermea emanez.
7. Gure diputatu edo senadore lana beste edozein ordainduriko lanekin bateraezina izango da.
8. Publikoki salatuko dugu edozein iruzur, korrupzio edo baliabide publikoen despilfarroa.
9. Gure ondarea argitaratuko dugu legealdia baino lehen eta gero, edonoren egonoren eskura egonik legealdiaren iraupenean. Gure kargutik datorren bizitza onura ekonomikoei uko egingo diegu.
10. Gure agenda argitaratuko dugu edonoren esku egon ahal dadin (burutuko ekintzak, bileretan norekin batzen garen , hitzegindako gaiak…) eta era berean gure datu ekonomikoak argitaratuko ditugu (nominak, eginiko kobroak, erosketa garrantzitsuak…) gure erantzunkizun publikoak gauzatzerakoan.
Aldi berean, Equoko kargu publikoek euren lanarean erantzunkizuna izango dute, lana eraginkortasunez burutu beharko dute, legea ezagutu eta aplikatu inkonpatibilitate kasuetan, karguen pilaketan, ahaidetza debekuetan eta beste edozein akordio berezietan.
Foto: proyectoequo.org