EQUO Berdeak-ek akordio bat proposatu du automobilgintzaren industriaren, sindikatuen eta Administrazioaren artean eraldaketa horretarako, Alemaniako Berdeek Baden-Württemberg estatuan bultzatutakoaren antzekoa, Eusko Jaurlaritzak enpresei lagun diezaien bestelako ondasun eta produktuen fabrikaziora egokitzeko prozesuan. Euskadiko alderdi berdeak ekonomia berdearekin lotutako enpresak Araban ezartzea ere proposatu du, ekoizpen-sektoreak dibertsifikatzeko, Arabako ekonomiaren erresilientzia handiagoa […]
EQUO Berdeak-ek 2020ko aurrekontuetan sartutako eta babestutako 2,5 m €-ko aurrekontu-partidari esker, euskal arte eta kultur sektoreko profesionalek Eusko Jaurlaritzak emandako hilean 1.200 €arteko laguntzak eskatzeko epea gaur, ekainak 1, amaituko da. Alderdi berdeak Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikorako funtsezkoak diren kultura- eta sorkuntza-industriak babesteko plan berezi bat proposatzen du, […]
Alderdi berdearen ustez, gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko errenta “aurrerapausoa da, baina ez da nahikoa” Euskadin milaka pertsonak pairatzen duten pobreziaren mehatxuari aurre egiteko; horregatik, Jaurlaritzari eskatu dio DBEaren soberakinak gastu soziala “blindatzeko” erabiltzea Alderdi berdeak espero du Lanbidek gutxieneko diru-sarrerak bermatzeko errentaren ordainketak bere gain hartzeak erakundeak dituen kudeaketa-arazoak konpontzeko balio […]