Abenduak 3, ‘Euskararen nazioarteko eguna’, gure hizkuntzaren biziberritze prozesua ospatzeko data da. Aldi berean, instituzioek esfortzu handiagoa egin dezaten aldarrikatzen dugu, euskara dohainik ikasi ahal izateko.
Euskararen normalizazioaren bidean aurrera egiteko, erreztasunak jarri behar zaizkie gure hizkuntza ikasi nahi baina ordaindu ezin duten herritar interesatuei, dohako ikasketak bultzatuz.
EQUOtik neurri zehatzak eskatzen ditugu edonork aukera izan dezan bi hizkuntza ofizialak ikasteko, arrazoi ezberdinengatik ez dakitenei ere errespetatuz.
Paraleloki, elebitasun aktiboa bultzatzea ezinbestekoa dela uste du eta gizarteko esparru guztietan euskera sustatzea erakundeek aurrera eraman behar duten zeregina da, euskaldun, euskaldunberri eta hizkuntza ikasten ari diren guztien kolaborazio eta laguntzarekin batera.