{"id":65231,"date":"2026-05-27T13:47:18","date_gmt":"2026-05-27T11:47:18","guid":{"rendered":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/?p=65231"},"modified":"2026-05-27T13:47:18","modified_gmt":"2026-05-27T11:47:18","slug":"apostamos-por-extender-las-supermanzanas-y-la-ciudad-30-a-toda-vitoria-gasteiz-para-acelerar-la-transformacion-hacia-una-ciudad-mas-saludable-y-segura","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2026\/05\/27\/apostamos-por-extender-las-supermanzanas-y-la-ciudad-30-a-toda-vitoria-gasteiz-para-acelerar-la-transformacion-hacia-una-ciudad-mas-saludable-y-segura\/","title":{"rendered":"Superetxadiak eta &#8217;30 Hiria&#8217; Gasteiz osora zabaltzea defendatzen dugu, hiri osasuntsuago eta seguruago baterako bilakaera bizkortzeko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">&#8220;Ezin gara erdizka gelditu: batera egin behar dira espazio publikoa berreskuratu eta zirkulazioa baretu hiri osoan. Gasteiz Europako erreferente bihur daiteke mugikortasunaren alorrean baldin eta hori lortzeko handinahi politikorik bada&#8221;, adierazi du \u00d3scar Fern\u00e1ndez zinegotziak<\/span><\/span><\/p>\n<\/li>\n<li>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Koalizioaren ustez, agiriak &#8220;behin betiko tresna&#8221; izan behar du hiriaren eraldaketa bizkortzeko eta pertsonak gehiago aintzatetsiko dituen hiri osasungarriago eta seguruago bat tinkatzeko. Hala, ibilgailu pribatuaren garrantzia apalduko da, eta bizikidetzarako espazio publikoa berreskuratuko dugu <\/span><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Elkarrekin udal taldeak hobekuntza sorta bat proposatu dio Mugikortasun Iraunkorrerako eta Espazio Publikorako Plan berriaren zirriborroari. Helburua da agiriaren izaera eraldatzailea indartzea, eta irmoago eta ausartago jotzea pertsonak aintzat hartuko dituen hiri osasungarriago eta seguruago baterantz. <\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Koalizioaren ustez, plan berriak behin betiko sendotu behar du hiriaren mugikortasun iraunkorraren eredua, eta Europako erreferente bihurtu hirigintza iraunkorrean eta espazio publikoaren berreskurapenean. &#8220;Gasteiz hiri atseginago eta seguruago baterantz bizkorrago eraldatzeko, gogoa eta ausardia behar dira, eta hori islatu behar dute planaren zirriborroan jasotako neurriek&#8221;, ohartarazi du \u00d3scar Fern\u00e1ndez zinegotziak. <\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Koalizioak egindako ekarpen nagusien artean, Elkarrekin taldeak garrantzizkotzat du superetxaldien eredua udalerri osoan ezartzea eta gobernuak zirriborroan dakarren sailkapena kentzea. Koalizioak proposatzen du planean datorren supertxadi &#8220;beteak&#8221;, &#8220;intentsitate txikikoak&#8221; eta &#8220;bazterretakoak&#8221; bereizketa ezabatzea, zeren eta superetxadi guztiek garatu behar dute eredu betearen arabera; horrela, lehentasuna emango zaio aldi berean bai zirkulazioa baretzeari eta bai espazio publikoa berreskuratzeari, eta ez da jarriko bat bestearen gainetik. Elkarrekin taldearen ustez, biak dira osagarri eta beharrezko<\/span><\/span><\/span> <span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">superetxadia dagoen tokian dagoela. <\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">&#8220;Ezin gara erdizka gelditu. Bi neurriak batera eraman behar dira: espazio publikoa berreskuratzen bada, kalea baretuko da, eta, kalea baretzen bada, espazio publikoa berreskuratuko da&#8221;, azpimarratu du \u00d3scar Fern\u00e1ndez zinegotziak.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Horretaz gainera, Elkarrekin taldeak eskatu du plan espezifiko bat superetxadien ezarpenerako, non zehaztuta agertuko baitira egutegia eta finantzabidea. Helburua da Vitoria-Gasteiz izatea lehen hiria eredu hori bizitegi eremu osora hedatzen.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Elkarrekin taldea pozik da, Gasteiz &#8217;30 Hiri&#8217; bihurtzearena azkenik jasota gelditu delako zirriborroan, Udalbatzarrean gobernuarekin akordioa erdietsita, baina, bizitegi sarearen barnean kaleak 40 km\/h-ko abiaduran atxikitzeko proposamenaren aldean \u2014batik bat saihesbide zaharrean\u2014, koalizioak irmoki dio hiriaren bizitegi eremu guztiak izan behar lukeela 30 km\/h-ko abiadura maximoa, salbu eta udalerriaren sarbideetan eta industrialdeetan. <\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">TUVISAren hiri autobusen desplazamenduan neurri horrek izango duen eraginari dagokionez \u2014udal sozietatearen beraren kezka ere bazena\u2014, Elkarrekin taldeak gogorarazi du ezen, mugikortasun planaren dokumentuaz arduratzen den enpresak berak emandako datuen arabera, autobusen ibilbideen denboretan inpaktu minimoa izango lukeela eta bateragarria litzatekeela garraiobide publiko lehiakor bat edukitzearekin, batik bat autobusentzako bide esklusibo gehiago jarriko balira. Hortaz, horrek ez du traba izan behar udalerri osoan 30eko abiadura ezartzeko. <\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\"><b>11. linearen zabalpena eta disuasio aparkaleku gehiago <\/b><\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Garraiobide publikoari dagokionez, Elkarrekin taldeak proposatzen du etorkizuneko 11. linea Jundizko industrialderaino zabaltzea aurreneko fase batean, proba pilotua egin ondoren, zeina uda honetan baita hastekoa.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Era berean, eskatzen du ondorean aztertzea jatorrian planteatzen zen ibilbide osoa berreskuratzearena, Salburutik Jundizeraino, gaitasun handiko linea guztiz elektriko baten bitartez.<\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Horretaz gainera, honako neurri hauek ere planteatzen ditu alderdiak TUVISA hobetzeko:<\/span><\/span><\/p>\n<ul>\n<li>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Autobusentzako bide esklusibo gehiago jartzea bi edo gehiago bide dituzten kaleetan<\/span><\/span><\/p>\n<\/li>\n<li>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Patinete elektrikoekin hiriko autobusetara sartzeko aukera berreskuratzea<\/span><\/span><\/p>\n<\/li>\n<li>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Jundiz lotzen duten lineetan bizikletak eramatekoen proba pilotu bat sustatzea, azken miliako desplazameduak errazteko lantokietara doazenei<\/span><\/span><\/p>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p class=\"western\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\"><span lang=\"eu-ES\">Azkenik, Elkarrekin taldeak proposatzen du saihesbidearen inguruan disuasio-aparkalekuen sarea handitzea eta diagnostiko agiritik kentzea etorkizunean ibilgailu gidaridunen operadoreen ezarpena, zeren eta, haren ustez, nahasgarria suerta daiteke eta mugikortasun planaren helburu nagusitik kanpoko eztabaidak sorraraz ditzake.<\/span><\/span><\/span><\/p>\n<p class=\"western\" lang=\"eu-ES\" align=\"justify\"><span style=\"color: #000000;\"><span style=\"font-family: Verdana, sans-serif;\">Elkarrekin taldeko zinegotziak, \u00d3scar Fern\u00e1ndezek, adierazi du proposamenon xedea dela &#8220;hiri atseginago, seguruago eta eraginkorrago baten eredua indartzea, non espazio publikoak garrantzia hartuko duen ibilgailu pribatuaren aldean eta non garraio publikoa eta mugikortasun aktiboa izango diren aukera lehenetsiak hiri desplazamendu gehienetarako&#8221;.<\/span><\/span><\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>&#8220;Ezin gara erdizka gelditu: batera egin behar dira espazio publikoa berreskuratu eta zirkulazioa baretu hiri osoan. Gasteiz Europako erreferente bihur daiteke mugikortasunaren alorrean baldin eta hori lortzeko handinahi politikorik bada&#8221;, adierazi du \u00d3scar Fern\u00e1ndez zinegotziak Koalizioaren ustez, agiriak &#8220;behin betiko tresna&#8221; izan behar du hiriaren eraldaketa bizkortzeko eta pertsonak gehiago aintzatetsiko dituen hiri osasungarriago eta [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":65232,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[880],"tags":[],"class_list":["post-65231","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","category-alava","czr-hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65231","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=65231"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65231\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":65233,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/65231\/revisions\/65233"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/65232"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=65231"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=65231"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=65231"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}