{"id":64843,"date":"2022-07-07T12:27:20","date_gmt":"2022-07-07T10:27:20","guid":{"rendered":"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=64843"},"modified":"2022-07-07T12:27:20","modified_gmt":"2022-07-07T10:27:20","slug":"proponemos-rescatar-el-proyecto-de-la-linea-11-electrica-de-autobus-para-reducir-en-vitoria-gasteiz-los-numerosos-desplazamientos-en-coche-a-jundiz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2022\/07\/07\/proponemos-rescatar-el-proyecto-de-la-linea-11-electrica-de-autobus-para-reducir-en-vitoria-gasteiz-los-numerosos-desplazamientos-en-coche-a-jundiz\/","title":{"rendered":"11. autobus linea elektrikoaren proiektua berreskuratzea proposatu dugu, Jundizko auto desplazamendu ugariak gutxitzeko Gasteizen"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>Industrialdera joaten diren <strong>langileen %70 ibilgailu motordunean joaten dira, baina gehienak<\/strong>, udal azterketen arabera, <strong>prest dira garraio publikoa erabiltzeko<\/strong> baldin eta maiztasunak zein geltokiak beren beharretara egokitzen badira<\/li>\n<li>Udal taldeak Urtaranen gobernuari helaraziko dizkion <strong>hobekuntza proposamenetako<\/strong> bat da, <strong>industrialdeak mugikortasun planean txerta daitezen; <\/strong>gehienbat langileei garraio publikoa erabiltzeko pizgarri izatea da asmoa<\/li>\n<li><strong>Eguzki plakak dituzten markesinak ere planteatu dituzte, <\/strong>bizikletak, patineteak eta auto elektrikoak kargatzeko eta haien erabilera bultzatzeko, baita mugikortasun plana duten enpresei zerga hobariak handitzea ere<\/li>\n<\/ul>\n<p>Udal gobernuaren taldea lantzen ari den industrialdeetako mugikortasun plana arretaz aztertu ondoren, Elkarrekin Vitoria-Gasteiz udal taldeak (Podemos- IU- Berdeak EQUO) hobekuntza proposamen sail bat helaraziko du, gehienbat langileen artean ahalik eta gehiena sustatzeko garraio publikoa.<\/p>\n<p>Udal erakundearen diagnostikoaren arabera, industrialdeetan beren lantokietara joaten diren langileen %70\u00a0 ibilgailu motordun pribatuan joaten dira \u2014%80koa da datua parke teknologikoaren kasuan\u2014, baina galdekatutako gehienak prest dira garraio publikoa erabiltzeko. Orain erabiltzen ez dutenek bi zio aipatzen dituzte, ez dituztela behar bezain maiz eta ez direla behar duten lekuetan gelditzen.<\/p>\n<p>Hori ikusita, Urtaranen gobernu taldeak, mugikortasun planaren harira, asmoa du gaur egun Tuvisak Jundizera duen 5C linea indartzeko geltoki gehiago jarrita. Neurri hori ontzat du Elkarrekin taldeak, baina ez da nahikoa. Elkarrekin-en ustez, autobusa erabiltzeko dagoen eskaria eta borondatea ikusita, 11. autobus linea elektrikoa berreskuratu behar da Jundizerako, autoan egiten diren desplazamendu ugariak gutxitzeko. Proiektu horrek hiriaren ekialdea eta mendebaldea konektatzen zituen, Salburuko Martxoak 8 etorbidean abiatuta eta Zabalganean eta Jundizen amaituta, baina azkenean baztertu egin zuen gobernuak 2019an.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-64844 alignleft\" src=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy-300x200.jpg 300w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy-1024x683.jpg 1024w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy-768x512.jpg 768w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy-1536x1024.jpg 1536w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2022\/07\/hoy-2048x1366.jpg 2048w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Udal taldeak beste planteamendu bat ere egin du, autobusentzako bide bat jartzea linea horretan industrialdearen sarreretan, garraio publikoak ez dezan buxadurarik jasan. &#8220;Linea honekin, kutsadura emisioak gutxitu ez ezik, zirkulazio kolapsoen arazoak parte handi batean konponduko lirateke industrialdeetara ematen duten pasabideetan, hala nola hegoaldekoan. Ziur gaude jende askok autoa etxean utziko lukeela eta autobusa hartuko lukeela bere beharrei erantzuna emanez gero; gainera, lanera sartzeko denbora gutxiago beharko lukete&#8221;, azaldu du Elkarrekin-eko bozeramaileak, \u00d3scar Fern\u00e1ndezek.<\/p>\n<p>Hileroko tarifa bat aztertzea ere eskatzen dute, Jundizko autobus lineetarako, erdira gutxitzeko haren kostua, gaur egun hilero ordaintzen diren 30 euroetatik 15 inguruetara.<\/p>\n<p>Arabako parke teknologikoari dagokionez, autobus linea erregular bat jartzea planteatzen du alderdiak; izan ere, gaur egungoa ez da maiztasunez oso eraginkorra, eta haren elektrifikazioa aztertzea nahi du. &#8220;Industrialdeko langileek planaren diagnostikoan parte hartu zuten, eta berek aipatu zuten behar hori. Gobernuak entzun egin behar du haien eskaria. Gogoraraz dezagun parke teknologikoaren kasuan, auto pribatuan egiten diren desplazamenduak %80 ere badirela&#8221;, azpimarratu du Garbi\u00f1e Ruiz zinegotziak.<\/p>\n<p>Elkarrekin taldeak, hala berean, mugikortasun plana indarrean duten enpresentzat zerga hobariak handitzeko eskatuko dio gobernuari. &#8220;Jarduera ekonomikoen zergan, %10ekoa da gaur egun dagoen hobaria, eta gure apustua da hura handitzea, izan ere, foru arauak modua ematen baitu %50era ere igotzeko. Gomendagarriena litzateke enpresek diru hori baliatzea langileen artean mugikortasun iraunkorreko politikak ezartzeko&#8221;, azaldu du Ruizek.<\/p>\n<p>Proposamen horien osagarri beste neurri batzuk ezar litezke: zirkulazioa baretzea industrialde guztietan \u2014oinezkoei lehentasuna ematen dieten botoiak semaforoetan, &#8220;berlindar&#8221; erako abiadura murriztaileak\u2014; eguzki plakak dituzten markesinak ezartzea \u2014bizikletak, patineteak eta auto elektrikoak kargatzeko eta hala haien erabilera bultzatzeko\u2014; eta autobusetan bizikletak eramatekoa txertatzea, atzealdean edo aurrealdean.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Industrialdera joaten diren langileen %70 ibilgailu motordunean joaten dira, baina gehienak, udal azterketen arabera, prest dira garraio publikoa erabiltzeko baldin eta maiztasunak zein geltokiak beren beharretara egokitzen badira Udal taldeak Urtaranen gobernuari helaraziko dizkion hobekuntza proposamenetako bat da, industrialdeak mugikortasun planean txerta daitezen; gehienbat langileei garraio publikoa erabiltzeko pizgarri izatea da asmoa Eguzki plakak dituzten [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":64844,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[880],"tags":[381,2308,57,2445],"class_list":["post-64843","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","category-alava","tag-autobus-electrico","tag-berdeak-equo","tag-movilidad-sostenible-2","tag-plan-de-movilidad-a-poligonos-industriales","czr-hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64843","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64843"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64843\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":64845,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64843\/revisions\/64845"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/64844"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64843"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64843"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64843"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}