{"id":64643,"date":"2021-10-28T10:51:36","date_gmt":"2021-10-28T08:51:36","guid":{"rendered":"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=64643"},"modified":"2021-10-28T11:30:50","modified_gmt":"2021-10-28T09:30:50","slug":"fruto-de-nuestro-acuerdo-presupuestario-vitoria-gasteiz-une-fuerzas-con-el-freestyler-invert-para-concienciar-sobre-los-riesgos-de-los-juegos-de-azar-y-las-apuestas","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2021\/10\/28\/fruto-de-nuestro-acuerdo-presupuestario-vitoria-gasteiz-une-fuerzas-con-el-freestyler-invert-para-concienciar-sobre-los-riesgos-de-los-juegos-de-azar-y-las-apuestas\/","title":{"rendered":"Gure aurrekontu-akordioaren ondorioz, Vitoria-Gasteizek indarrak batzen ditu Invert freestyler-arekin, ausazko jokoen eta apustuen arriskuez kontzientziatzeko"},"content":{"rendered":"<p>Kanpaina hori gauzatu ahal izateko, aurrekontu-hitzarmena sinatu zuen gobernu-taldeak <strong>Elkarrekin taldearekin<\/strong>; izan ere, bi taldeek dute jokoak gazteen artean eragiten dituen mendekotasun-portaerei aurre egiteko nahia, arreta bereziki <strong>14 eta 20 urte bitarteko adin-tartean<\/strong> jarriz. Menpekotasunen inguruko azterketen arabera, gazteen artean dagoen jokoaren erabilera eta abusua ahalik eta azkarren landu beharreko egoeretako bat da, portaera problematiko horiek azkar hazi baitira biztanleria-talde horretan azken urteotan.<\/p>\n<p>Raparen bidez sentsibilizatzea. Horixe da Gasteizko Udaleko Osasun Publikoaren Zerbitzuak bultzatutako kanpainaren helburua. <strong>\u201cApustu egin orduko galdua duzu bataila\u201d<\/strong> goiburuaren pean, ausazko jokoen eta kirol apustuen arriskuen inguruan kontzientziatu nahi ditu nerabe eta gazteak. Horretarako, <strong>\u2018Invert\u2019<\/strong> freestylerraren laguntza izan du, errima-borroken alorrean erreferente. Abeslariak <strong>rap bat konposatu du berariaz Gasteizko Udalaren kanpainarako<\/strong>, eta, bertan, jokoak gazteei eragin diezazkien arazoen inguruan kontzientziatu eta hausnartzera gonbidatzen du jendea.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-3.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-64644 size-large alignleft\" src=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-3-1024x512.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"512\" srcset=\"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-3-1024x512.jpg 1024w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-3-300x150.jpg 300w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-3-768x384.jpg 768w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-3.jpg 1280w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a>Kirol eta Osasun zinegotzi <strong>Livia L\u00f3pez<\/strong>ek aurkeztu du kanpaina, <strong>\u00d3scar Fern\u00e1ndez<\/strong> Elkarrekineko zinegotziarekin eta \u2018Invert\u2019 berarekin batera. Freestylerrak Redbullen 2014ko Nazioarteko Oilar Batailak irabazi zituen eta Munduko Freestyle Txapelketako txapeldunorde ere izan da Espainiarekin, besteak beste. Aurten Arabako eta Gasteizko enbaxadore turistikoa da.<\/p>\n<p><em>\u201cAurten ere, ludopatiaren, kirol apustuen eta ausazko jokoen aurkako borroka bultzatzen jarraitzen dugu. Gaur aurkezten dugun ekitaldia urrats bat gehiago da gazteak kontzientziatzeko, gizarte-mailan kalte handia egiten diguten publizitate-mezuen eta jokorako deien atzean dagoenaz. Ezin dugu ahaztu gazteak bereziki zaurgarriak direla arlo honetan<\/em>, azpimarratu du \u00d3scar Fern\u00e1ndezek.<\/p>\n<p>\u201cApustu egin orduko galdua duzu bataila\u201d kanpainak Freestyle Raparen errima-borroken estetika hartzen du publiko gaztearekin konektatzen duen irudia emateko, eta \u2018Invert\u2019ek sortutako abestia ezagutzera gonbidatzen ditu gazteak. Abestirako bideoklip bat ere egin da eta Udalaren zein \u2018Invert\u2019en <strong>sare sozialen bidez zabalduko da<\/strong>. Izan ere, \u2018Invert\u2019ek 237.000\u00a0jarraitzaile ditu Instagramen, 374.000\u00a0YouTuben eta 104.000\u00a0Twiterren. Online zabaltzeaz gain, kanpainak euskarri fisikoak izango ditu bide publikoan eta udal eraikinetan. \u2018Invert\u2019ek sortutako rapa Spotifyn entzun ahal izango da eta bideokliparen irudietan Gasteizko toki esanguratsuak eta Santa Luzia auzoko skate-parka agertzen dira.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-4.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-64649 alignleft\" src=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-4-225x300.jpg\" alt=\"\" width=\"225\" height=\"300\" srcset=\"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-4-225x300.jpg 225w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-4-768x1024.jpg 768w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2021\/10\/oskar-rap-4.jpg 960w\" sizes=\"auto, (max-width: 225px) 100vw, 225px\" \/><\/a>Ekimena <strong>Ausazko Jokorik gabeko Nazioarteko Eguna<\/strong>ren bezperan aurkezten da. Kanpainari hasiera emateko, gaur arratsaldeko 18:00etan \u2018Invert\u2019ek abestia abestu eta bideoklipa aurkeztuko du Jimmy Jazz aretoan, <strong>DJ Hazhe-rekin batera<\/strong>. Freestylerra bera aurkezle lanetan arituko da ikusleen arteko errima-borrokan. Bataila horretarako, parte hartu nahi izan duten gazteek beren proposamenak bidali dizkiote aldez aurretik. Ekitaldira joateko beharrezkoa da gonbidapena, eta pertsona guztientzako bada ere, 14 eta 20\u00a0urteko bitarteko gazteei dago zuzendua batez ere.<\/p>\n<p>Aurkezpenaren ondoren, kanpainak urte amaierara arte iraungo du. Mezu nagusia hainbat bidetatik zabaltzeaz gain, gazteekin <strong>bide publikoan esku-hartzeak<\/strong> egitea ere aurreikusi da. 2019.\u00a0urtera arte horrelako ekintzak egin izan dira Ai Laket! elkartearen laguntzaz, alkohola eta drogak kontsumitzearen arriskuei buruz kontzientziatzeko. Aurten 2020.\u00a0urtean hasitako lanarekin jarraituko da, ausazko jokoei eta kirol apustuei lotutako patologien prebentzioari buruzko informazio espezifikoa ere sartzeko.<\/p>\n<p>\u201cApustu egin orduko galdua duzu bataila\u201d kanpaina Gasteizko ikastetxeen eta EHUko Arabako Campusaren laguntzarekin egin da, eta udal zerbitzu eta atal batzuek ere hartu dute parte, hala nola Gazteria, Euskara, Edukiak, Komunikazioa eta prentsa, Film Office, Gizarte-etxeak eta abar.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Kanpaina hori gauzatu ahal izateko, aurrekontu-hitzarmena sinatu zuen gobernu-taldeak Elkarrekin taldearekin; izan ere, bi taldeek dute jokoak gazteen artean eragiten dituen mendekotasun-portaerei aurre egiteko nahia, arreta bereziki 14 eta 20 urte bitarteko adin-tartean jarriz. Menpekotasunen inguruko azterketen arabera, gazteen artean dagoen jokoaren erabilera eta abusua ahalik eta azkarren landu beharreko egoeretako bat da, portaera problematiko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":64648,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[2308,2007,1999,2380,584,484],"class_list":{"0":"post-64643","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"tag-berdeak-equo","8":"tag-jovenes","9":"tag-juegos-y-apuestas","10":"tag-ludopatia","11":"tag-oscar-fernandez","12":"tag-vitoria-gasteiz","13":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64643","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64643"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64643\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":64652,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64643\/revisions\/64652"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/64648"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64643"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64643"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64643"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}