{"id":64360,"date":"2021-02-03T15:04:07","date_gmt":"2021-02-03T14:04:07","guid":{"rendered":"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=64360"},"modified":"2021-02-03T15:04:07","modified_gmt":"2021-02-03T14:04:07","slug":"equo-berdeak-alerta-el-proyecto-de-ley-de-cambio-climatico-presentado-por-psoe-y-podemos-da-luz-verde-al-pozo-armentia-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2021\/02\/03\/equo-berdeak-alerta-el-proyecto-de-ley-de-cambio-climatico-presentado-por-psoe-y-podemos-da-luz-verde-al-pozo-armentia-2\/","title":{"rendered":"EQUO Berdeak alderdiak ohartarazten duenez, &#8220;PSOEk eta Podemosek aurkeztutako Klima Aldaketari buruzko lege-proiektuak bidea zabaltzen dio Armentia-2 putzuari\u201d"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>Alderdi berdeak iragarri duenez, lanean ari da jada oposizioko taldeekin Armentia-2 proiektuari behin betiko amaiera emango dion zuzenketa bat aurkezteko.<\/li>\n<li>\u201cZuzenketa horren bozketan egiaztatu ahal izan dugu noraino iristen den PSOEk eta Podemosek Arabako herritarrekin duten konpromisoa&#8221;, Joserra Becerra alderdi berdeko kobozeramaileak adierazi duenez.<\/li>\n<\/ul>\n<p>EQUO Berdeak alderdiak ohartarazi duenez, PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako koalizio-gobernuak aurkeztutako Klima Aldaketari buruzko lege-proiektuak<strong> ez du debekatzen Armentia 2 gasa erauzteko proiektuaren egikaritzapena<\/strong>, Gasteizko udalerrian. <strong>Bihar, osteguna, hasiko dira proiektu hori Kongresuan izapidetzen,<\/strong> anbizio handiko lege bat burutzeko baliagarria izan beharko lukeen proiektua, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko eta erregai fosilen energia-ereduari amaiera emateko baliagarria.<\/p>\n<p>Haatik, proiektua <strong>ez da ez ausarta, ez anbizio handikoa, eta kalte larria eragiten die Arabako herritarrei<\/strong> eta, bereziki, Green Capital markari. Hidrokarburoen azterketari, ikerketari eta ustiapenari dagokionez, lege-proiektuak <strong>ez ditu gerarazten SHESA Euskadiko Hidrokarburoak Baltzuak <\/strong>Gasteizko udalerrian<strong> zulatzeko martxan jarritako ikerketa-proiektua bezalako ekimenak.<\/strong> Erabaki hori akats larria da alderdi berdearen iritziz, hau da, Araban gas-erauzketa gauzatu ez dadin hainbat esparrutan hainbeste lan egin duen taldearen iritziz.<\/p>\n<p>\u201c<strong>Arabako herritarrei egiten zaien iraina da.<\/strong> Hainbat alditan, <strong>Armentia-2 proiektuaren aurka hitz egiten entzun ditugu PSOEko eta Podemoseko Arabako bozeramaileak<\/strong>. Haatik, bi alderdiek proiektu horri<strong> amaiera emateko aukera izan dutenean<\/strong>, bidea zabaldu egin diote eta legedia Araban gas-erauzketa egitearen alde jarri dute. Hutsaren hurrena izan dira haiek esandakoak\u201d, azpimarratu du Joserra Becerra Euskadiko alderdi berdeko kobozeramaileak.<\/p>\n<p>Egoera horren aurrean, <strong>EQUO Berdeak <\/strong>alderdiak iragarri du erlojuaren aurka ari dela jada lanean bere energia-politikarekin bat datozen oposizioko taldeekin <strong>Armentia-2 proiektuari amaiera emango dion zuzenketa bat aurkezteko.<\/strong>\u201cZuzenketa horren bozketan egiaztatu ahalko dugu noraino iristen den PSOEren eta Podemosen konpromisoa Arabako herritarrekiko\u201d, Becerrak adierazi duenez.<\/p>\n<p>Izan ere, Kongresuko Gizarte eta Ekonomia Berreraikuntzako Batzordeak lehendik onartua du (PSOEren eta Podemosen botoekin, besteak beste) &#8220;hidrokarburo fosilen hobi berriak ikertzera, aztertzera eta ustiatzera zuzendutako programa guztiak desagerraraztea, edo jada daudenak zabaltzeko aukera debekatzea&#8221;, EQUO Verdes taldeko In\u00e9s Saban\u00e9s diputatuak aurkeztutako zuzenketa bati esker. Ganberaren beraren borondatearekin kontraesanean dago lege-proiektua. Zentzugabea da\u201d.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video.png\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-64311 alignleft\" src=\"https:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video-300x169.png\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"169\" srcset=\"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video-300x169.png 300w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video-1024x576.png 1024w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video-768x432.png 768w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video-1536x864.png 1536w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video-150x84.png 150w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/12\/Copia-de-infancia-video.png 1600w\" sizes=\"auto, (max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/a>Azkenik, EQUO Berdeak alderdiak gogorarazten duenez, <strong>orain bertan, proiektua egikaritzea saihesten duen elementu bakarra Gasteizko Plan Orokorra da.<\/strong> Udalean alderdi berdearen kolaborazio-lan eskergari esker lortu den gasari jarritako betoa dugu. \u201cPlan Orokorra ez da nahikoa Gasteiz mehatxuetatik libre dagoela ziurtatzeko. Ezinbestekoa da Klima Aldaketari buruzko etorkizuneko Legeak horrelako proiektuei behin betirako amaiera ematea\u201d.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alderdi berdeak iragarri duenez, lanean ari da jada oposizioko taldeekin Armentia-2 proiektuari behin betiko amaiera emango dion zuzenketa bat aurkezteko. \u201cZuzenketa horren bozketan egiaztatu ahal izan dugu noraino iristen den PSOEk eta Podemosek Arabako herritarrekin duten konpromisoa&#8221;, Joserra Becerra alderdi berdeko kobozeramaileak adierazi duenez. EQUO Berdeak alderdiak ohartarazi duenez, PSOEk eta Unidas Podemosek osatutako koalizio-gobernuak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[2291,531,764,2279,2290],"class_list":{"0":"post-64360","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","6":"tag-ambicion-climatica","7":"tag-cambio-climatico","8":"tag-equo-berdeak","9":"tag-pozo-armentia-2","10":"tag-proyecto-de-ley-de-cambio-climatico","11":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64360","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=64360"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64360\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":64362,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/64360\/revisions\/64362"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=64360"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=64360"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=64360"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}