{"id":63916,"date":"2020-05-27T12:53:48","date_gmt":"2020-05-27T10:53:48","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=63916"},"modified":"2020-05-27T12:53:48","modified_gmt":"2020-05-27T10:53:48","slug":"equo-berdeak-considera-que-el-acercamiento-de-presos-vascos-a-euskadi-es-una-exigencia-etica-incondicional-al-igual-que-la-condena-de-los-ataques-a-sedes-politicas","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2020\/05\/27\/equo-berdeak-considera-que-el-acercamiento-de-presos-vascos-a-euskadi-es-una-exigencia-etica-incondicional-al-igual-que-la-condena-de-los-ataques-a-sedes-politicas\/","title":{"rendered":"EQUO Berdeak taldeak uste du euskal presoak Euskadira hurbiltzea \u201cbaldintzarik gabeko exijentzia\u201d dela, egoitza politikoei egindako erasoak kondenatzea bezalaxe"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>Alderdi berdeak uste du presoak euskal espetxeetara hurbiltzea ez dela soilik \u201cegungo pandemia-egoeraren\u201d ondorioz gertatu behar, baizik eta egungo egoerak presoen familiei eragiten dien sufrimendu bidegabea desagerrarazteko<\/li>\n<li>\u201cOraindik garaiz gaude\u201d manifestuaren argitalpenaren 40. urteurrena betetzen den honetan, zeinean euskal kulturaren 33 pertsona ospetsuk indarkeriaren erabilera baztertzen baitzuten, EQUO Berdeak alderdiak aldarrikatzen du egoitza politikoei egindako erasoak kondenatzea \u201cezinbesteko\u201d exijentzia etikoa dela askatasuna eta bizikidetza demokratikoa defendatzen dutenentzat<\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\">Eusko Jaurlaritzak gobernu zentralari gaur egun Espainiako hainbat espetxetan banatutako 330 euskal preso inguru \u2013200 baino gehiago, ETAko presoak\u2013 Euskadira hurbiltzeko eskatuz egindako idazki bidezko eskaeraren iragarpena dela-eta, EQUO Berdeak taldeak uste du euskal espetxeetarako hurbiltze hori lehenbailehen gauzatu beharreko \u201cexijentzia etiko eta juridikoa dela\u201d, pertsona horien familiek gainean daramaten sufrimendu bidegabea desagerrarazteko.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Alderdi berdearen iritziz ez da egokia \u201cpandemiako edo pandemia ondoko testuinguru\u201d bat baliatzea \u2013Eusko Jaularitzak Barne Ministerioari argumentatu dion bezala\u2013 hurbiltze hori eskatzeko eta, aitzitik, lekualdatze hori \u201cbaldintzarik gabe eta denbora-epe albait lasterrenean\u201d egin beharko litzateke.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Presoen senitartekoen pairamena konfinamenduak iraun duen aste hauetan bisiten eta kanpoaldearekin izaten diren komunikazioen debekuarekin areagotu dela egia bada ere, eta espetxeetan izaten ari den egungo deseskalatze-prozesuak isolamendu hori arinduko duela ere kontuan izanda, Euskaditik kanpo espetxeratutako euskal presoen kasuan ez du funtsezko hobekuntzarik eragingo, probintzien artean mugitzeko murrizketek senitartekoen eta hurbilekoen bisitak eragotziko baitituzte.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Edozein kasutan ere, alderdi berdeak uste du Eusko Jaurlaritzak egindako eskaera aurrerapauso bat dela Jonan Fernandezek urtarrilean iragarritako hurbiltze-planarekin alderatuta, ETAko presoen lekualdatzea soilik biltzen baitzen plan horretan.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Nanclares.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-63917\" src=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Nanclares.jpg\" alt=\"\" width=\"643\" height=\"428\" srcset=\"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Nanclares.jpg 643w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Nanclares-300x200.jpg 300w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/05\/Nanclares-150x100.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 643px) 100vw, 643px\" \/><\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bestalde, EQUO Berdeak taldeak maiatzaren 27 honetan \u201c33en manifestua\u201d deitutako dokumentuaren indarraldia aldarrikatzen du, hau da, 1980an euskal kulturaren 33 pertsona famatuk indarkeria arbuiatzeko eta deslegitimatzeko sinatutako dokumentuarena, pertsonaia horien artean Barandiaran, Mitxelena, Caro Baroja, Chillida, Lete, Recalde, Celaya, Ibarrola, Estornes, Lekuona, Basterretxea edo Castells zeudelarik, garrantzi handiko beste hainbaten artean.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Manifestu hori argitaratu eta berrogei urte geroago zenbait alderdi politikoren egoitzek eta Idoia Mendiaren etxeak jasandako erasoak direla-eta, egoitza politikoei egindako erasoak kondenatzea \u201cezinbesteko\u201d exijentzia etikoa da askatasuna eta bizikidetza demokratikoa defendatzen dutenentzat. \u201cIndarkeria arbuiatzea ez da inbokazio platonikoetara mugatu behar.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Praktikan zera esan nahi du, uko egiten zaiola edozein testu edo ekintza babesteari edo onartzeari zeinean gertakari jakin batzuk justifikatzen diren edo haien apologia egiten den indarkeria fisikoa nahiago izanik arazoen konponbidea bilatzeko beste edozein metodo arrazoizko edo baketsu baino\u201d, EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaile Jose Ramon Becerrak adierazi duenez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ildo horretan, EQUO Berdeak alderdiak uztailaren 12ko hauteskundeetan aurkezten diren kandidatura politikoei deia egiten die \u201cekintzekin eta baita hitzekin ere\u201d erakutsi dezaten beren konpromiso argi eta garbia indarkeriaren deslegitimazio sozial eta politikoarekin.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alderdi berdeak uste du presoak euskal espetxeetara hurbiltzea ez dela soilik \u201cegungo pandemia-egoeraren\u201d ondorioz gertatu behar, baizik eta egungo egoerak presoen familiei eragiten dien sufrimendu bidegabea desagerrarazteko \u201cOraindik garaiz gaude\u201d manifestuaren argitalpenaren 40. urteurrena betetzen den honetan, zeinean euskal kulturaren 33 pertsona ospetsuk indarkeriaren erabilera baztertzen baitzuten, EQUO Berdeak alderdiak aldarrikatzen du egoitza politikoei egindako [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":63917,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[2176,2177,2178,764,599],"class_list":{"0":"post-63916","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"tag-acercamiento-presos","8":"tag-carceles-vascas","9":"tag-condena-ataques-sedes","10":"tag-equo-berdeak","11":"tag-jose-ramon-becerra","12":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63916","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63916"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63916\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":63918,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63916\/revisions\/63918"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/63917"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63916"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63916"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63916"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}