{"id":63602,"date":"2020-03-03T11:56:20","date_gmt":"2020-03-03T10:56:20","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=63602"},"modified":"2020-03-03T11:56:20","modified_gmt":"2020-03-03T10:56:20","slug":"equo-berdeak-confia-en-que-la-jueza-servini-ponga-fin-a-la-impunidad-sobre-los-asesinatos-del-3-de-marzo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2020\/03\/03\/equo-berdeak-confia-en-que-la-jueza-servini-ponga-fin-a-la-impunidad-sobre-los-asesinatos-del-3-de-marzo\/","title":{"rendered":"EQUO Berdeak alderdiak espero du Servini epaileak bertan behera uztea martxoaren 3ko erailketen gaineko inpunitatea"},"content":{"rendered":"<p>1976ko martxoaren 3an 5 langile hil ziren Gasteizen poliziaren karga baten ondorioz, eta horren 44 urteurrena dela-eta, \u00d3scar Fern\u00e1ndez zinegotzia gaur goizean bertaratu da San Frantzisko elizaren aurrean biktima horiek oroitzeko altxatutako monolitora, eta lore-eskaintza bat egin du bertan. Harekin batera, Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerra legebiltzarkide ohia eta lehendakaria izateko hautagaia, eta Euskadiko Alderdi Berdeko beste zenbait kide.<\/p>\n<p>EQUO Berdeak espero du Servini epaileak irekitako prozesua baliagarri izatea urtetan sarraski horren gainean izan den inpunitatea bertan behera uzteko, eta triskantzaren eragileak legearen aurrera eramateko. Ildo horretan, euskal alderdiak bat egiten du Martxoak 3 elkartearen errebindikazioekin eta \u2018borondate politikoaren\u2019 eskaerarekin, Gasteizko historiako gertaera ilunenetako bat justiziaz itxi dadin. Sarraski horren biktimen memoriaren, duintasunaren eta errekonozimenduaren alde Martxoak 3 elkarteak egindako lana ere goraipatu dute. \u201cTalde horrek egundoko lana egin du, etenik gabe eta hartutako konpromisoari eutsiz, zoritxarreko arratsalde hartako gertaera lazgarriak zabaltzeko, eta horregatik ez balitz, litekeena da Servini epaileak, frankismoan egindako krimenak ikertzen diharduenak, Gasteizi erreparatu ez izana, eta sarraskiaren gaineko hainbat froga eta Rodolfo Mart\u00edn Villa ministro ohiaren deklarazioa eskatu ez izana \u201d, \u00d3scar Fern\u00e1ndezek azpimarratu duenez.<\/p>\n<p><a href=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/3mazo.jpg\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-full wp-image-63603\" src=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/3mazo.jpg\" alt=\"\" width=\"1024\" height=\"764\" srcset=\"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/3mazo.jpg 1024w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/3mazo-300x224.jpg 300w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/3mazo-768x573.jpg 768w, https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/wp-content\/uploads\/2020\/03\/3mazo-150x112.jpg 150w\" sizes=\"auto, (max-width: 1024px) 100vw, 1024px\" \/><\/a><\/p>\n<p>EQUO Berdeak alderdiak herritarrei dei egiten die martxoaren 3 honetan programatutako ekitaldietan parte har dezaten, esaterako, arratsaldean eraildakoak gogora ekartzeko antolatutako manifestazioan, eta, ondoren, San Frantzisko elizaren aurrean biktima horien oroimenez altxatutako monolitoan egingo zaien omenaldian. \u201cGertaera lazgarri horiek gogora ekartzeak, memoria eta errekonozimendua eraikitzeko ez ezik, langile haiek lan- eta gizarte-eskubideen alde egindako borrokaren eredua aintzat hartzeko balio digu, eskubide horiek guztiak kolokan dauden honetan. Zeregin horretan ahaleginak bikoiztu behar ditugu, demokrazian sakontzeko eta Ongizate Estatua defendatzeko gure printzipioei jarraikiz\u201d, erantsi du Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerrak<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>1976ko martxoaren 3an 5 langile hil ziren Gasteizen poliziaren karga baten ondorioz, eta horren 44 urteurrena dela-eta, \u00d3scar Fern\u00e1ndez zinegotzia gaur goizean bertaratu da San Frantzisko elizaren aurrean biktima horiek oroitzeko altxatutako monolitora, eta lore-eskaintza bat egin du bertan. Harekin batera, Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerra legebiltzarkide ohia eta lehendakaria izateko hautagaia, eta Euskadiko Alderdi Berdeko beste [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":63603,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[2078,764,1378,484],"class_list":["post-63602","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","tag-3marzo","tag-equo-berdeak","tag-martxoak-3","tag-vitoria-gasteiz","czr-hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63602","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=63602"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63602\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":63604,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/63602\/revisions\/63604"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/63603"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=63602"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=63602"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=63602"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}