{"id":62559,"date":"2019-03-28T14:04:19","date_gmt":"2019-03-28T13:04:19","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=62559"},"modified":"2019-03-28T14:04:19","modified_gmt":"2019-03-28T13:04:19","slug":"equo-berdeak-celebra-la-creacion-en-el-parlamento-vasco-de-una-ponencia-para-analizar-el-futuro-de-la-industria-de-la-automocion","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2019\/03\/28\/equo-berdeak-celebra-la-creacion-en-el-parlamento-vasco-de-una-ponencia-para-analizar-el-futuro-de-la-industria-de-la-automocion\/","title":{"rendered":"EQUO Berdeak alderdiak txalotu egin du Eusko Legebiltzarrean automozio-industriaren etorkizuna aztertzeko ponentzia bat sortu izana"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li dir=\"ltr\">\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Alderdi ekologistak ohartarazi duenez, Araban bereziki estrategikoa den sektore hori eraldatu behar da ezinbestean, eta bidezko modu batean egin behar da gainera, inplikatutako agente guztiekin hitz eginez enpleguen galera saihesteko.<\/p>\n<\/li>\n<\/ul>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">EQUO Berdeak alderdiak txalotu egin du Eusko Legebiltzarrak automozio-industriaren etorkizuna aztertuko duen ponentzia martxan jartzeko abiatutako ekimena, sektore hori estrategikoa baita Euskadin, eta bereziki Araban. Izan ere, sektore horretan nagusi den zalantza-egoerari buruzko eztabaida irekitzeko eta inplikatutako alderdiei industria horren etorkizunari buruzko eztabaida gehiago ez atzeratzeko eskaera egiteko helburuarekin, orain bi aste alderdi ekologistak jardunaldi bat antolatu zuen Gasteizen, \u201cGreen Capitalaren automobilgintzaren gakoak\u201d izenburupean. Hainbat adituk parte hartu zuten; besteak beste, Pedro Nieto AEREN elkarteko presidenteordeak edo Isabell B\u00fcschel Transport &amp; Environment sareko Espainiako koordinatzaileak.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">EQUO Berdeak alderdiaren ustez, ezinbestekoa da inplikatutako agenteek \u2014hau da, langile, sindikatu, enpresa-erakunde eta administrazioek\u2014 baterako gogoeta lasaia egitea, sektorearen ezinbesteko eraldaketak lanean eta gizartean zer ondorio eragingo dituen aurreikusteko. Horrela bakarrik lortuko dugu egokitzeko eta birmoldatzeko prozesuari bidezko modu batean heltzea, inpaktu negatiboei aurrea hartuz eta bidezko neurriak hartuz, langileak bazterrean gera ez daitezen.<\/p>\n<div style=\"width: 638px;\" class=\"wp-video\"><video class=\"wp-video-shortcode\" id=\"video-62559-2\" width=\"638\" height=\"352\" preload=\"metadata\" controls=\"controls\"><source type=\"video\/mp4\" src=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2019\/03\/Action-28-03-2019-12-36-45.mp4?_=2\" \/><a href=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2019\/03\/Action-28-03-2019-12-36-45.mp4\">http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2019\/03\/Action-28-03-2019-12-36-45.mp4<\/a><\/video><\/div>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Hala adierazi du Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerrak, EQUO Berdeak alderdiak Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkideak, Eusko Legebiltzarrean izan den eztabaidan. \u201cEuropako industria kinka larri honetara iritsi da bere autokonplazentziagatik eta gobernuek ez jakinarena eta ez ikusiarena egin dutelako diesel-motorren emisioekin tranpak egiten zituztenean, haien erreskatera ere jo dutelarik zailtasunetan zeudenean (Pive, Renove planak eta abar). Kinka larri honetatik ateratzea posible da, nolanahi ere, baina horretarako industriak, langileek eta Administrazioak elkarrizketa zintzo bat jarri behar dute martxan, Alemaniako Baden-W\u00fcttemberg eskualdean eta beste eskualde eta herrialde batzuetan egiten ari diren bezala. Eta ardura hori guztia industriaren esku uztea ezin onartuzko arriskua da Euskadiko eta Arabako gizartearentzat, desafio honetan asko dagoelako jokoan\u201d, azpimarratu du Becerrak.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Alderdi berdeak uste du prozesu hau aukera bat ere izan litekeela, abangoardian kokatuko liratekeen plantetan enplegu berriak sortzeko. Enpresek lehiakortasunean irabaz lezakete, berrituz eta langileak prestatuz, mugikortasun elektriko eta partekatuko eredu jasangarriago eta osasuntsuago bateranzko trantsizioan garatuko diren teknologia berrietan. \u201cAutomobilgintzarako alternatibak egon badaude, guztiak ere jasangarritasunean, berrikuntzan eta balio sozial erantsian oinarrituak. Industria horrek etorkizuna izan dezan, ekonomia zirkularra, elektrifikazioa eta mugikortasun partekatua sustatzea da gakoa\u201d, ziurtatu du legebiltzarkide berdeak.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alderdi ekologistak ohartarazi duenez, Araban bereziki estrategikoa den sektore hori eraldatu behar da ezinbestean, eta bidezko modu batean egin behar da gainera, inplikatutako agente guztiekin hitz eginez enpleguen galera saihesteko. EQUO Berdeak alderdiak txalotu egin du Eusko Legebiltzarrak automozio-industriaren etorkizuna aztertuko duen ponentzia martxan jartzeko abiatutako ekimena, sektore hori estrategikoa baita Euskadin, eta bereziki Araban. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":62561,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[],"tags":[1891,599,1907,1556],"class_list":["post-62559","post","type-post","status-publish","format-standard","has-post-thumbnail","tag-industria-automovil","tag-jose-ramon-becerra","tag-ponencia-parlamentaria","tag-transicion-ecologica","czr-hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62559","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=62559"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62559\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":62562,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62559\/revisions\/62562"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/62561"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=62559"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=62559"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=62559"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}