{"id":62080,"date":"2018-11-15T14:50:34","date_gmt":"2018-11-15T13:50:34","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=62080"},"modified":"2018-11-16T13:46:21","modified_gmt":"2018-11-16T12:46:21","slug":"martinez-afea-al-gobierno-sus-erraticas-argumentaciones-a-cerca-de-la-verdadera-necesidad-del-proyecto-de-linea-de-alta-tension-guenes-itxaso","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2018\/11\/15\/martinez-afea-al-gobierno-sus-erraticas-argumentaciones-a-cerca-de-la-verdadera-necesidad-del-proyecto-de-linea-de-alta-tension-guenes-itxaso\/","title":{"rendered":"Rosa Mart\u00ednezek S\u00e1nchezen Gobernuari eskatu dio argitu dezala zergatik egin duen Gue\u00f1es-Itsaso goi-tentsioko linearen alde"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>Azaroaren 8an Ministroen Kontseiluak sinatutako Gue\u00f1es-Itsaso linearen onura publikoaren deklarazioan, linearen eraikuntza lehen aldiz lotu zen jendaurrean Bizkaiko Golkoaren itsaspeko kablearen interkonexio-proiektuarekin.<\/li>\n<li>Argudiatu dutenez, linearen eraikuntzak aukera emango du Bizkaiko Golkoaren interkonexio-lotura berria ongi aprobetxatzeko, nahiz eta oraindik ez dakigun proiektu hori azkenean gauzatuko den.<\/li>\n<li>\u201cBi proiektu horiek elkarren mendean jarriz, goi-tentsioko linea benetan behar ote den zalantzak eta nahasmendua areagotu egiten dira\u201d, EQUO Berdeak alderdiak Unidos Podemosen duen diputatu Rosa Mart\u00ednezek salatu duenez.<\/li>\n<\/ul>\n<p>EQUO Berdeak alderdiak Unidos Podemosen duen diputatu Rosa Mart\u00ednezek S\u00e1nchezen Gobernuari eskatu dio argitu dezala zergatik egin duen Gue\u00f1es-Itsaso goi-tentsioko linearen alde. Azpiegitura hori Euskadirentzat beharrezkoa dela egiaztatzeko Gobernu honek eta aurrekoak emandako justifikazio guztiak erkatu ditu Mart\u00ednezek. Besteak beste, honako hauek aipatu dituzte hainbat komunikaziotan: \u201cEuskadiko horniduraren segurtasuna eta kalitatea hobetu eta indartzeko\u201d, \u201cindustriaren eskari elektrikoa handitzeko\u201d, \u201ceuskal industriaren lehiakortasuna hobetzeko\u201d baliagarri izango dela; energia-alorrean Euskadi beste lurralde batzuen oso mendekoa dela ere aipatu dute, baita Euskadin abiadura handiko trena laster abian jarriko dela edo Frantziarekiko interkonexio elektrikoaren maila gorantz doala ere. Hainbat arrazoi eman dituzte beraz, baina orain arte, azaroaren 8ra arte, proiektu hori ez zuten inoiz zuzenean lotu Bizkaiko lurraldean ere planifikatutako beste azpiegitura batekin, hau da, Gatika \u2013 Cubnezais itsaspeko interkonexio elektrikoarekin.<\/p>\n<p>Azaroaren 8an Ministroen Kontseiluak sinatutako Gue\u00f1es-Itsaso linearen onura publikoaren deklarazioan, linearen eraikuntza lehen aldiz lotu zen jendaurrean Bizkaiko Golkoaren itsaspeko kablearen interkonexio-proiektuarekin. Linearen eraikuntzarako emandako arrazoien artean diotenez, &#8220;lineak aukera emango du Bizkaiko Golkoaren interkonexio-lotura berria ongi aprobetxatzeko&#8221;, nahiz eta oraindik ez dakigun proiektu hori azkenean gauzatuko den edo ez, gaurko egunean beharrezkoak diren baimenak ez dauzkalako eta ingurumen-inpaktuaren deklarazioa jakitera eman ez delako.<\/p>\n<p>Ministroen Kontseiluaren dokumentuan jasotako baieztapen horren aurrean, Rosa Mart\u00ednezek Gobernuari eskatu dio argitu dezala zergatik egin duen megaegitura horren alde. \u201cBi proiektu horiek elkarren mendean jarriz, goi-tentsioko linea benetan behar ote den zalantzak eta nahasmendua areagotu egiten dira\u201d, Mart\u00ednezek salatu duenez.<\/p>\n<p>EQUO Berdeak alderdiak Unidos Podemosen duen diputatuak behin eta berriz eskatu du txostenak edo azterlanak aurkezteko, proiektu horiek Espainiako sistema elektrikoarentzat zer onura dauzkaten egiaztatzeko; alabaina, inoiz ez du erantzun argirik jaso, eta horregatik erabaki du beste behin zenbait galdera erregistratzea, Gobernuak behin betiko argitu dezan proiektu horien atzean ezkutatzen diren benetako asmoak zein diren.<\/p>\n<p>Bihar goizean (azaroaren 17a, larunbata) Rosa Mart\u00ednezek parte hartuko du Gatikan antolatu den beste informazio-hitzaldi batean. Izan ere, eraginpeko udalerrietako herritarren artean kezka, urduritasuna eta proiektuaren aurkako jarrera nagusitu dira, proiektuek lurraldean izango duten ingurumen- eta gizarte-inpaktuaren aurrean.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Azaroaren 8an Ministroen Kontseiluak sinatutako Gue\u00f1es-Itsaso linearen onura publikoaren deklarazioan, linearen eraikuntza lehen aldiz lotu zen jendaurrean Bizkaiko Golkoaren itsaspeko kablearen interkonexio-proiektuarekin. Argudiatu dutenez, linearen eraikuntzak aukera emango du Bizkaiko Golkoaren interkonexio-lotura berria ongi aprobetxatzeko, nahiz eta oraindik ez dakigun proiektu hori azkenean gauzatuko den. \u201cBi proiektu horiek elkarren mendean jarriz, goi-tentsioko linea benetan behar [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":62081,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[879],"tags":[1812,209,764,1813,486],"class_list":{"0":"post-62080","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-vizcaya","8":"tag-alta-tension","9":"tag-electricidad","10":"tag-equo-berdeak","11":"tag-guenes-itxaso","12":"tag-rosa-martinez","13":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62080","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=62080"}],"version-history":[{"count":9,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62080\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":62096,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/62080\/revisions\/62096"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/62081"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=62080"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=62080"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=62080"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}