{"id":61695,"date":"2018-07-27T11:23:41","date_gmt":"2018-07-27T09:23:41","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=61695"},"modified":"2018-08-03T13:30:30","modified_gmt":"2018-08-03T11:30:30","slug":"registramos-alegaciones-contra-el-proyecto-del-pozo-de-gas-armentia-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2018\/07\/27\/registramos-alegaciones-contra-el-proyecto-del-pozo-de-gas-armentia-2\/","title":{"rendered":"Armentia-2 gas-putzuaren proiektuaren aurkako alegazioak erregistratu ditugu"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>\u00a0\u201cProiektu hori adierazgarri txiki bat baino ez da, sustatzaileen benetako asmoaren adierazgarri txiki bat, betiere EAJ-PSEren baimenarekin: Araba Texas bihurtzea\u201d ohartarazi dute alderdi berdetik<\/li>\n<\/ul>\n<p>Armentia-2 gas-putzuaren proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterketa argitaratu da eta proiektua bideragarritzat jo da; horren aurrean, EQUO Berdeak alderdiak alegazioak erregistratu ditu gaur goizean, Arabak duen ingurumen-mehatxu larrienetako bat geldiaraztea lortzeko asmoz.<\/p>\n<p>Alderdi berdearen ustez, proiektu hori \u201cadierazgarri txiki bat baino ez da, sustatzaileen benetako asmoaren adierazgarri txiki bat, betiere EAJ-PSEren baimenarekin: Araba Texas bihurtzea\u201d. Subijanaren proiektuan putzu bakarra aurkeztu dute orain, baina gas-meategi guztia ustiatzea dute xede eta, hortaz, garapen osoa hartu behar da kontuan: meategi osoan ehunka putzu eraikiko dira eta horrek hainbat baldintzatzaile ekarriko ditu. \u201cSoilik putzu baten izapideak egitea iruzur egitea da, eta legean ez da horrelakorik onartzen\u201d gogorarazi dute alderdi berdetik.<\/p>\n<p>EQUO Berdeak alderdiaren ustez, ingurumen-inpaktuaren azterketa \u201cgas-industriaren neurrira egindako menua da\u201d. Helburu bakarrari jarraitzen dio: landa-eremua industrializatzea, eta nekazaritzak eta landa-inguruneak gizarteari eskaintzen dizkioten balioak baztertuta geratzen dira, baita eredu deskarbonizatu bateranzko trantsizio energetikoa ere.<\/p>\n<p>EQUO Berdeak alderdiak behin eta berriro aipatu du Euskadiko energia-estrategian aldaketa irmo eta erreala egin behar dela, giza baliabide eta diru askoz ere gehiago bideratu behar dela energia-eredu berriztagarri bat garatzera, eta hidrokarburoak arakatzeko asmo oro bertan behera utzi behar dela. Erregai fosilak arakatzeko garaia amaitu da, iragana da. \u201cEusko Jaurlaritza klima-aldaketari aurre egiteko bere akordio eta estrategia guztiak urratzen ari da, gas-erauzketaren alde egiten ari baita oraindik eta herritarren borondateari entzungor egiten baitio; izan ere, herritarrak oso sentsibilizatuta daude klima-aldaketaren aurkako borrokarekin\u201d.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u00a0\u201cProiektu hori adierazgarri txiki bat baino ez da, sustatzaileen benetako asmoaren adierazgarri txiki bat, betiere EAJ-PSEren baimenarekin: Araba Texas bihurtzea\u201d ohartarazi dute alderdi berdetik Armentia-2 gas-putzuaren proiektuaren Ingurumen Inpaktuaren Azterketa argitaratu da eta proiektua bideragarritzat jo da; horren aurrean, EQUO Berdeak alderdiak alegazioak erregistratu ditu gaur goizean, Arabak duen ingurumen-mehatxu larrienetako bat geldiaraztea lortzeko asmoz. [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":61696,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"class_list":{"0":"post-61695","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-sin-categoria","8":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61695","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=61695"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61695\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":61723,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61695\/revisions\/61723"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/61696"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=61695"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=61695"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=61695"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}