{"id":61602,"date":"2018-06-26T13:13:25","date_gmt":"2018-06-26T11:13:25","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=61602"},"modified":"2018-06-28T13:56:19","modified_gmt":"2018-06-28T11:56:19","slug":"presentamos-un-sistema-de-pago-por-bolsas-y-contenedores-cerrados-para-la-recogida-de-residuos-domesticos-en-vitoria-gasteiz","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2018\/06\/26\/presentamos-un-sistema-de-pago-por-bolsas-y-contenedores-cerrados-para-la-recogida-de-residuos-domesticos-en-vitoria-gasteiz\/","title":{"rendered":"Poltsen eta itxitako edukiontzien araberako ordainketa-sistema bat ezartzearen aldeko apustua egiten du EQUO Berdeak taldeak, Gasteizko etxeko hondakinak biltzeko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li>Sistema berriaren ezarpenarekin, 2025. urterako <strong>hondakinen bereizketaren %\u00a070etik gorako tasak<\/strong> lortu ahalko direla uste du alderdi berdeak.<\/li>\n<li><strong>Udaltzaingoaren<\/strong> barruan ingurumen-unitate bat sortzea eskatuko du horrek, <strong>dagozkion ikuskapenak<\/strong> egin ditzan eta araudia betetzen ari dela ziurtatzeko.<\/li>\n<li><strong>Bizikidetza-unitate estandarrak 120 euroko urteko batezbestekoa <\/strong>ordaindu beharko luke <strong>bereizten ez badu<\/strong>, eta <strong>bereizketa ondo<\/strong> eginez gero, <strong>50 euroraino <\/strong>jaitsiko litzateke<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<div style=\"width: 1140px;\" class=\"wp-video\"><video class=\"wp-video-shortcode\" id=\"video-61602-2\" width=\"1140\" height=\"641\" autoplay preload=\"metadata\" controls=\"controls\"><source type=\"video\/mp4\" src=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/campa\u00f1a-equo-1.mp4?_=2\" \/><a href=\"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/campa\u00f1a-equo-1.mp4\">http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/wp-content\/uploads\/2018\/06\/campa\u00f1a-equo-1.mp4<\/a><\/video><\/div>\n<p>EQUO Berdeak alderdi ekologistak bere proposamena aurkeztu du Gasteizen <strong>hondakinak biltzeko eredu berri bat<\/strong> ezartzeko. Alderdi berdeak planteatutako formulak <strong>edukiontziak ixtea<\/strong> eskatzen du, eta <strong>poltsen araberako ordainketa ezartzea<\/strong> hondakinen egungo tasaren ordez.<\/p>\n<p>Aldaketa honen <strong>helburua<\/strong> da <strong>jatorriko hondakinen bereizketa gehitzea<\/strong> Europar Batasunak ezarritako helburuak betetzeko eta tasa bidezkoago bat ezartzea, \u201c<strong>kutsatzen duenak, ordain dezala<\/strong>\u201d printzipiopean<strong>.<\/strong> Sistema berri horren ezarpenarekin, <strong>2025. urterako<\/strong> <strong>hondakinen bereizketaren %\u00a070etik gorako tasak<\/strong> <strong>lortu ahalko liratekeela<\/strong> uste du alderdi berdeak.<\/p>\n<p>Sistema hori <strong>martxan dago<\/strong> jada Europako hainbat hiritan \u2013hala nola <strong>Zurichen<\/strong>\u2013, eta emaitza aipagarriak lortu ditu: aplikatu zen lehenengo urteetan %\u00a010etik gorako igoera izan zen hondakin birziklagarrien bilketa-tasan (1993ko %\u00a021etik 1995eko %\u00a034ra). 1992-2005 aldian, urteko 140.000 tonatik 100.000 tonaraino murriztu zituen Zurichek bere hondakinak.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>POLTSAREN ARABERAKO ORDAINKETA<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Poltsaren araberako ordainketa-sistemaren bidez zerbitzuaren erabiltzaile bakoitzak <strong>poltsa espezifiko bana<\/strong> <strong>erosi<\/strong> beharko du <strong>errefuserako, zati organikorako eta ontzietarako<\/strong>, poltsa bakoitzarengatik egungo hondakin-tasa ordeztuko duen prezio bat ordainduta. Horrela, poltsa organikoa eta ontzien poltsa baino garestiagoa izango da errefus-poltsa, eta horrek bereizketa sustatuko du etxeetan. Herritarren arretarako bulegoetan, gizarte-etxeetan eta hainbat saltokitan eskuratu ahalko dira poltsa horiek.<\/p>\n<p>Kolore jakin batekin identifikatuko dira poltsak: <strong>grisa errefuserako, marroia zati organikorako eta horia ontzien zatirako<\/strong>. Edukiontzien erabiltzaileek edukiontzietan hondakinak uzteko soilik erabili ahalko dituzte poltsa horiek, eta erabat debekatuta egongo da beste poltsa batzuk erabiltzea edo poltsa horiek ez erabiltzea.<\/p>\n<p>Sistema honen bidez <strong>sortutako hondakinen araberako tasa bat ezartzea lortzen da, erosten diren poltsen arabera ordaintzen baita <\/strong>(zuzenean lotutakoak sortutako hondakinen bolumenarekin), eta bereizketa sustatzen du, poltsen prezioa hondakinen hierarkiaren arabera doitzen baita (grisa garestiagoa, marroia eta horia merkeagoak).<\/p>\n<p>Eskuratzeko unean<strong>, erosi duen bizikidetza-unitatearen kodea esleitzen zaie poltsa horiei <\/strong>saltokian edo udal-zentroan (edukiontziak erabiltzeko erabiliko den txartel beraren bidez). Horrela, uneoro jakingo da <strong>norenak diren sortutako hondakin horiek<\/strong>.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>TARIFAK<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Gaur egun, hondakinak bildu eta kudeatzeko sistemak 19 milioi euroko gastua eragiten dio Udalari. Horietatik 8,5 milioi baino gehiago bilketari dagozkio, edukiontzi bidezko bilketari zien bilketa pneumatikoari.<\/p>\n<p>Gastu hori estaltzeko, EQUO Berdeak alderdiak honako hau proposatzen du:<\/p>\n<ul>\n<li>Poltsa grisa (errefusa): 17 litroko poltsa (0.65\u20ac unitateko); 65 litroko poltsa (2.50\u20ac unitateko).<\/li>\n<li>Poltsa horia (ontziak): 35 litroko poltsa (0.35\u20ac unitateko); 100 litroko poltsa (euro 1 unitateko).<\/li>\n<li>Poltsa marroia (organikoa): 17 litroko poltsa (0.35\u20ac unitateko); 65 litroko poltsa (euro 1 unitateko).<\/li>\n<\/ul>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Hala, <strong>bizikidetza-unitate estandar<\/strong> <strong>batek, <\/strong>hondakinak bereizten ez baditu, <strong>120 euro<\/strong> ordaindu beharko lituzke urtean, <strong>batez beste, <\/strong>errefuserako 48 poltsa handi erosteagatik. Hondakinak <strong>ongi bereiziz gero<\/strong>, ordea, <strong>50 euroko<\/strong> tasa ordaindu beharko luke bakarrik<strong>.<\/strong><\/p>\n<p>Tarifa horiekin <strong>udalaren diru-sarrerak handituko lirateke<\/strong>, behar bezalako bereizketa bultzatzeaz gainera, Ecoembes-i lehengaiak saltzearen ondoriozko diru-sarrerak ere areagotuko liratekeelako.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>EDUKIONTZIAK IXTEA<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Sistema horrek arrakasta izan dezan, errefusaren, zati organikoaren eta ontzi zatien edukiontziek itxita egon beharko dute, eta <strong>bizikidetza-unitate bakoitza identifikatzeko moduko txartelaren bitartez ireki ahal izango dira bakarrik.<\/strong> Ildo horretan, errefusaren edukiontzia egunero irekitzeko aukerarik ez izatea proposatzen dugu, hondakinak bereizteko joera bultzatuko lukeen neurrian. Bestetik, bilketa pneumatikoko buzoiak ere itxi beharko dira, edukiontzietarako erabilitako sistema bera erabiliz.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>BEIRA ETA PAPERA<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Beira eta paper zatietarako, <strong>gaur egun<\/strong> erabiltzen den <strong>sistemari<\/strong> eutsiko litzaioke, <strong>edukiontzi irekiak erabiliz<\/strong>. Sistema hori finantzatzeko, gainerako hondakin zatiak botatzeko erabilitako poltsa kopuruaren araberako tasa erabiliko da. Beirak ez du inolako eraginik ekonomian, Ecovidrio-rekin lortutako akordioak ezartzen duelako kudeaketaren ardura osoa erakunde horrena dela. Papera, berriz, oraindik diru-iturria da Udalarentzat, lehengaia baita.<\/p>\n<p><strong>Gordailu-, itzulketa- eta berrerabilera-sistema bat inplementatzea erabilera bakarreko ontzietarako<\/strong><\/p>\n<p>EQUOk defendatzen du ontziak eta beira itzultzeko sistemak inplementatzea, Europako hainbat herrialdetan egiten ari diren bezala. Erabilera bakarreko ontzi itzulgarri bakoitzeko, erabiltzaileak 0,25 euroko gordailua ordainduko luke, eta ontzia bueltan ekartzean itzuliko litzaioke. Horretarako, horrelako ontziak saltzen dituzten denda eta supermerkatuek makinak ezartzeko aukera izango dute, garagardo, ur eta freskagarrien eta beste hainbaten ontzi hutsak itzuli ahal izateko. Gainerako ontzi eta bilgarriak edukiontzi horira edo berdera botako dira, orain arte bezala.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>LANDAGUNEETAKO LANDARE-HONDAKINAK<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Udalerriko landaguneko landare-hondakinak aprobetxatzeko, EQUOk <strong>laguntza-ildo bat<\/strong> sortzea proposatzen du, <strong>autokonpostontziak eta Administrazio Batzordeetan konpostontzi komunitarioak<\/strong> ezartzeko. Horrela zikloa itxiko litzateke, eta produktu eta prozesu horien ekonomia zirkularra ahalbidetuko litzateke.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>INFORMAZIO ETA KONTZIENTZIAZIO KANPAINA<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Proposamen hori arrakastaz inplementatzeko, <strong>informazio- eta kontzientziazio-kanpaina sendo bat eraman behar da aurrera<\/strong>, herritar guztiei aldaketak modu erraz eta praktiko batean azaltzeko. Ikastetxeen sarea, gizarte-etxeen sarea, adinekoen zentro soziokulturalen sarea eta auzo-elkarteak helburu horretarako erabiltzea proposatzen dugu.<\/p>\n<p><span style=\"color: #99cc00;\"><strong><u>INGURUMEN-POLIZIA<\/u><\/strong><\/span><\/p>\n<p>Gainera, sistema horrek eskatzen du <strong>Udaltzaingoan<\/strong> ingurumen-unitate bat sortzea, <strong>dagozkion ikuskapenak<\/strong> egin ditzan eta araudia betetzen ari dela ziurta dezan. Horrela amaituko lirateke gaur egun bilketa-buzoietatik kanpo utzitako poltsekin izaten diren arazoak.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Sistema berriaren ezarpenarekin, 2025. urterako hondakinen bereizketaren %\u00a070etik gorako tasak lortu ahalko direla uste du alderdi berdeak. Udaltzaingoaren barruan ingurumen-unitate bat sortzea eskatuko du horrek, dagozkion ikuskapenak egin ditzan eta araudia betetzen ari dela ziurtatzeko. Bizikidetza-unitate estandarrak 120 euroko urteko batezbestekoa ordaindu beharko luke bereizten ez badu, eta bereizketa ondo eginez gero, 50 euroraino jaitsiko [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":61603,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[880],"tags":[],"class_list":{"0":"post-61602","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-alava","8":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61602","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=61602"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61602\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":61626,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/61602\/revisions\/61626"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/61603"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=61602"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=61602"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=61602"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}