{"id":60936,"date":"2018-02-14T16:44:13","date_gmt":"2018-02-14T15:44:13","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=60936"},"modified":"2018-02-14T16:45:56","modified_gmt":"2018-02-14T15:45:56","slug":"presentado-el-plan-alternativo-de-seguridad-en-bilbao","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2018\/02\/14\/presentado-el-plan-alternativo-de-seguridad-en-bilbao\/","title":{"rendered":"Segurtasun-plan alternatiboa aurkeztuta Bilbon"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>UdalBerri \u2013 Bilbao en Com\u00fan udal-taldeak zortzi ekintza inplementatzea proposatu du bere segurtasun-plan alternatiboaren barruan<\/strong><\/p>\n<ul style=\"text-align: justify;\">\n<li><strong>Udal-taldeak \u201chiri-segurtasunaren\u201d alde egin nahi du, parte hartzeko ikuspegi komunitario bati jarraikiz.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: justify;\"><strong>Koalizioak Bilboko Hiri Segurtasuneko Estrategiarako Ituna proposatzen du, polizia-ekintza politika publikoen barruan integratzeko asmoarekin.<\/strong><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Ahal Duguk, Ezker Anitza \u2013 IUk eta Equo Berdeak alderdiak osatutako koalizioaren ustez, EAJ-PSE Gobernuak aurkeztutako Segurtasun Plana ez da nahikoa eta ez du norabide argirik. Horregatik, dokumentu alternatibo bat aurkeztea erabaki du. Carmen Mu\u00f1oz bozeramaileak azaldu duenez, \u201cherritarren segurtasunaren\u201d kontzeptua, delinkuentziarekin eta ordena publikoarekin lotzen dena, gainditu beharra dago, eta, haren ordez, \u201chiri-segurtasuna\u201d hizpide hartu, edukiak politika sozialetara eta hiri-plangintzara zabalduz.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">UdalBerri \u2013 Bilbao udal-taldeak aurkeztutako lehentasunen artean daude edozein indarkeria matxista jasaten duten emakumeak, inolako babesik gabe dauden biktimak, babesik gabe gera daitezkeenak (baliabiderik ez dutenak, turistak, migratzaileak, errefuxiatuak, eta abar), edo merkatari eta ostalariak. Koalizioak arreta jartzen du, halaber, oihartzun publiko handia duten ekitaldietan edo jende asko erakartzen duten jarduera ludikoetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">UdalBerri \u2013 Bilbao en Com\u00fan udal-taldeak, bere plan alternatiboan, zortzi ekintza inplementatzea proposatzen du:<\/p>\n<ol>\n<li style=\"text-align: justify;\">Bilboko segurtasun-egoeraren gaineko ezagutza hobetzea, aldian behingo inkesta eta auditorien bitartez.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Benetako arazoak identifikatzea erakundeen barneko eta erakundearteko lankidetzaren bitartez, eta herritarren zuzeneko parte-hartzerako guneak sortuz, bereziki auzo-elkarteen inplikazioarekin.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Hiri Segurtasunaren alorrean egiaztatutako esperientzia eta jardunbide egokien aplikazioa erraztea. Bilbo nazioarteko sareetako (CIPC, FEPSU, CGLU\u2026) bazkide egitea.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Maila anitzeko gobernantza irekiko sistemak egitea, hiri-segurtasunaren alorreko lankidetza eta koordinazioa beste erakunde batzuekin adostuz.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Bilbon hiri-segurtasuna praktikan jartzeko helburu zehatzak ezartzea.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Bilboko Hiri Segurtasuneko Estrategiarako Ituna martxan jartzeko eskuragarri dauden baliabideak handitzea.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Bilboko Hiri Segurtasuneko Estrategiarako Ituna aldian behin ebaluatzea, gardentasun-irizpideei jarraikiz.<\/li>\n<li style=\"text-align: justify;\">Bilboko Hiri Segurtasuneko Estrategia egitea. Gobernu-taldeak, alkatea buruan, hiri-segurtasuneko estrategia hori prestatuko luke 6 hilabeteko epean. Ondoren, Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiei bidaliko litzaieke proposamena, eta alderdiek 15 eguneko epea izango lukete ekarpen eta zuzenketak egiteko. Behin lehen dokumentua ezarri ondoren jendaurrean eztabaidatuko litzateke, bereziki auzo-elkarteekin.<\/li>\n<\/ol>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>UdalBerri \u2013 Bilbao en Com\u00fan udal-taldeak zortzi ekintza inplementatzea proposatu du bere segurtasun-plan alternatiboaren barruan Udal-taldeak \u201chiri-segurtasunaren\u201d alde egin nahi du, parte hartzeko ikuspegi komunitario bati jarraikiz. Koalizioak Bilboko Hiri Segurtasuneko Estrategiarako Ituna proposatzen du, polizia-ekintza politika publikoen barruan integratzeko asmoarekin. Ahal Duguk, Ezker Anitza \u2013 IUk eta Equo Berdeak alderdiak osatutako koalizioaren ustez, EAJ-PSE [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":60937,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[879],"tags":[],"class_list":{"0":"post-60936","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-vizcaya","8":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60936","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60936"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60936\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60940,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60936\/revisions\/60940"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60937"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60936"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60936"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60936"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}