{"id":60673,"date":"2017-12-14T12:23:33","date_gmt":"2017-12-14T11:23:33","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=60673"},"modified":"2017-12-14T12:23:33","modified_gmt":"2017-12-14T11:23:33","slug":"equo-berdeak-lamenta-que-el-reparto-de-cuotas-favorezca-el-negocio-insostenible-de-los-grandes-buques-en-detrimento-de-la-pesca-artesanal","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2017\/12\/14\/equo-berdeak-lamenta-que-el-reparto-de-cuotas-favorezca-el-negocio-insostenible-de-los-grandes-buques-en-detrimento-de-la-pesca-artesanal\/","title":{"rendered":"EQUO Berdeak alderdiak salatzen du kuota-banaketak ontzi handien negozio jasanezinari egiten diola mesede, artisau-arrantzaren kaltetan"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Arrantza-kuotei buruzko europar akordioaren edukiaren berri izan eta berehala EQUO Berdeak alderdia kezkatuta azaldu da, banaketak berriz ere ontzi handien negozio jasanezinari egiten diolako mesede, artisau-arrantzaren kaltetan.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Lortutako akordioak, arrantza jasangarria lehenetsi, itsasertzeko biodibertsitatea babestu eta itsas eremu babestuak sortu beharrean, horrela arrantza-jardueraren deslokalizazioa eta lanpostuen galera saihesteko, sektorearen etorkizuna hondoratzea dakar, itsasoa gehiegi ustiatzen jarraitzeko bide ematen duelako. \u201cKuotak ez dira bidegabeak, baina kuota-banaketa bai. Europako arrantzategiak gehiegi ustiatzen dituzten alturako enpresei mesede egiten die, eta baxurako ontzi txikiei, aldiz, kalte. EQUO Berdeak-eko kideok baxurako artisau-arrantza horren alde gaude, itsas baliabideak errespetatzeaz gain itsasoari lotutako enplegu jasangarria sortzen duen bakarra delako\u201d, adierazi du Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerrak, EQUO Berdeak-ek Elkarrekin Podemosen duen legebiltzarkideak.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">EQUO Berdeak-ek arte xeheetan \u2014amuko arrantza edo xaxiango arrantza\u2014 diharduen artisau-flotari laguntzeko politikak eskatzen ditu, horixe baita arrantzategiei eusteko bermerik onena. Ildo horretan, alderdi berdeak bat egiten du zenbait elkartek \u2014Ondarroa 12 Milla edo LAB sindikatuko arrantza-sektorea adibidez\u2014 jurisdikziopeko uretako 12 milien barruan Itsas Eremu Babestuak ezartzeko planteatutako erreklamazioekin. Horrela artisau-flota sustatuko litzateke, eta itsas erreserbak bultzatuko lirateke biodibertsitatearen ikuspegitik sentikorrenak diren eremuetan. \u201cEzinbestekoa da espezieen biziraupena eta ugalketa bermatzea, plataforma kontinentalaren mugen barruan batik bat, gure itsasoa biziberritu nahi badugu\u201d, azpimarratu du Becerrak, eta jarraian erreklamazio horiek Eusko Legebiltzarrari helaraziko dizkiola erantsi du.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Arrantza-kuotei buruzko europar akordioaren edukiaren berri izan eta berehala EQUO Berdeak alderdia kezkatuta azaldu da, banaketak berriz ere ontzi handien negozio jasanezinari egiten diolako mesede, artisau-arrantzaren kaltetan. Lortutako akordioak, arrantza jasangarria lehenetsi, itsasertzeko biodibertsitatea babestu eta itsas eremu babestuak sortu beharrean, horrela arrantza-jardueraren deslokalizazioa eta lanpostuen galera saihesteko, sektorearen etorkizuna hondoratzea dakar, itsasoa gehiegi ustiatzen [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":60674,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[42,5],"tags":[],"class_list":{"0":"post-60673","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-notasprensa","8":"category-noticias","9":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60673","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60673"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60673\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60675,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60673\/revisions\/60675"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60674"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60673"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60673"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60673"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}