{"id":60665,"date":"2017-12-13T14:13:16","date_gmt":"2017-12-13T13:13:16","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=60665"},"modified":"2017-12-14T17:28:30","modified_gmt":"2017-12-14T16:28:30","slug":"votaremos-en-contra-de-la-ampliacion-del-centro-comercial-garbera-porque-no-responde-al-interes-general","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2017\/12\/13\/votaremos-en-contra-de-la-ampliacion-del-centro-comercial-garbera-porque-no-responde-al-interes-general\/","title":{"rendered":"Garbera merkataritzagunea handitzearen aurka bozkatuko dugu, proiektuak ez diolako interes orokorrari erantzuten"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Irabazi Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma da) zinegotzi Lo\u00efc Alejandroren ustez, EAJ-PSE gobernuak sustatutako Garbera merkataritzagunea handitzeko proiektuak ez dio interes orokorrari erantzuten.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Zinegotzi berdearen iritziz, handitze horren hainbat alderdik aurrez aurre egiten dute talka lehen lerroko bost udal-erronkarekin.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Erronka horien arteko lehenak jasangarritasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin du zerikusia. Udalaren Klima 2050 estrategiak berak ibilgailuen trafikoa jotzen du negutegi-efektuko gasen iturri nagusitzat, eta trafiko horren murrizketa drastikoaren alde egiten du. \u201cGarbera eta horrelako merkataritzaguneen ereduak auto pribatuen trafiko handiagoa eragiten du. Inkoherentzia justifikaezina da\u201d, zinegotziak adierazi duenez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bigarren erronka biztanleriaren zahartzeari buruzkoa da. Lagunkoia izeneko udal-programak hiria biztanleria zahartuaren errealitate berri horretara egokitu beharra gomendatzen du. \u201cBaina adineko pertsonak beren auzoetan mugitzen dira, ez dira Garbera eta horrelako merkataritzaguneetara joaten. Gobernuaren ezker eskuak bere eskuin eskuak egiten duena desegiten du\u201d.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Genero-berdintasuna da hirugarren erronka. Mugikortasun-azterlanek erakusten dutenez, garraio publikoaren erabiltzaile gehienak emakumeak dira. \u201cDatu hori merkataritzaguneek ibilgailu pribatuaren erabilera gehitzen dutela erakusten digun errealitatearekin uztartzen badugu, arazo bat sortzen du Gobernuak genero-arloan\u201d. Espedientean ez dago generoari buruzko inpaktu-txostenik, \u201cnahitaezkoa bada ere\u201d, Alejandroren hitzetan.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Laugarren erronka auzo-merkataritzaren defentsari buruzkoa da. Altza inguruko auzo-elkarteen arabera, merkataritzagunea sortu zenetik, tokiko merkataritza galtzen ari da auzoa.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Bosgarren udal-erronka herritarren parte-hartzeari buruzkoa da, proiektu honetan hori ere ez baita betetzen. \u201cMerkataritzagunearen handitzeak hiriaren erronkekin duen bateraezintasunak interes orokorra ez dela zaintzen ari erakusten digu. Bultzatzen ari diren hiri-eredua bere mugetara iristen ari da jada beste leku batzuetan\u201d, Alejandrok azpimarratu duenez.<\/p>\n<p style=\"text-align: justify;\">Irabazi Donostia taldetik aurreratzen dutenez, abenduaren 20ko Osoko Bilkurako debatean aurkako botoa emango diote Garbera handitzea ahalbidetzen duen Plan Orokorraren aldaketaren onarpenari.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Irabazi Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma da) zinegotzi Lo\u00efc Alejandroren ustez, EAJ-PSE gobernuak sustatutako Garbera merkataritzagunea handitzeko proiektuak ez dio interes orokorrari erantzuten. Zinegotzi berdearen iritziz, handitze horren hainbat alderdik aurrez aurre egiten dute talka lehen lerroko bost udal-erronkarekin. Erronka horien arteko lehenak jasangarritasunarekin eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin du zerikusia. Udalaren [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":60666,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[42,5,881],"tags":[],"class_list":{"0":"post-60665","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-notasprensa","8":"category-noticias","9":"category-guipuzcoa","10":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60665","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60665"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60665\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60677,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60665\/revisions\/60677"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/60666"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60665"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60665"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60665"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}