{"id":60300,"date":"2017-07-07T10:10:12","date_gmt":"2017-07-07T08:10:12","guid":{"rendered":"http:\/\/equogipuzkoa.org\/?p=1497"},"modified":"2017-11-30T13:12:18","modified_gmt":"2017-11-30T12:12:18","slug":"denunciamos-las-intenciones-del-gobierno-de-eibar-de-saltarse-la-ley-y-derribar-un-edificio-protegido-2","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2017\/07\/07\/denunciamos-las-intenciones-del-gobierno-de-eibar-de-saltarse-la-ley-y-derribar-un-edificio-protegido-2\/","title":{"rendered":"Irabazik salatu du Mekolako txalet enblematikoa Babes Berezia duela eta ezin dela eraitsi"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>\u201cBere ezaugarri arkitektonikoak direla medio eraikin berezia da, eta aurri-adierazpena oraindik jaso ez duen arren ezabatu egin nahi dute\u201d, adierazi du atsekabez Irabaziko zinegotzi Mar\u00eda Jes\u00fas Aguirrek<\/strong><\/li>\n<li><strong>Gobernu-taldeak aurrekontuetan 6.500 euroko partida ezarri zuen, eraikinaren balizko birgaitzeari buruzko Bideragarritasun Azterlana egiteko konpromisoa betetzeko, baina ez da azterlanik egin\u201d, salatu du Aguirrek. <\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Irabazi Eibarrek salatu duenez, Gobernu honek Mekolako txalet enblematikoa eraitsi eta parke bat egiteko duen asmoa gauzatzen bada, Udalak Euskal Kultura Ondareari buruzko araudiaren ez-betetzea egingo luke. (7\/1990 Legea, uztailaren 3koa, Euskal Kultur Ondareari buruzkoa).<\/p>\n<p>Eraikina, bere ezaugarri arkitektonikoak direla medio, eraikin berezi gisa sailkatuta eta Babes Bereziko araubideari lotuta dago, eta beraz, HAPOaren arabera ezin da eraitsi ez erabat ezta partzialki ere. \u201cTamalez, Eibarrek oso ondare historiko txikia gorde du, eta eraikin hori zutik dagoen gutxi horietako bat da. Ezin dute ezabatu Legea modu horretan urratuz\u201d, kexatu da Irabaziko EQUO Berdeak taldeko zinegotzi Mar\u00eda Jes\u00fas Aguirre.<\/p>\n<p>Alkateak dagoeneko iragarri du, eta tokiko prentsak halaxe adierazi du, txalet zaharraren aurri-adierazpena lortzeko bidea zabaldu dela, eta ondoren eraispen-obrei ekingo zaiela. Irabazikoek salatu dute prozesuari presaka ekin nahi zaiola, Gobernu-taldeak aurrekontuetan eraikinaren balizko birgaitzeari buruzko Bideragarritasun Azterlana egiteko konpromisoa hartu arren azterlana egin gabe egonik. \u201cZuzenketa baten bidez 6.500 euro adostu ziren azterlan hori egiteko, eta orain hori guztia ahaztu dezagun nahi dute. Hori al da Udal honek bere aurrekontu-konpromisoak betetzeko duen modua? Ez gara geldirik geratuko abusu horren aurrean\u201d, adierazi du Aguirrek.<\/p>\n<p>Duela hilabete batzuk Irabazik proposatu zuen Portalean kokatuta dagoen Musika Eskola bertara lekualdatzea, txaleta \u201cMusika Etxea\u201d bihurtzeko. Horretarako beharrezkoa zen Bideragarritasun Azterlan bat egitea, ekipamendu berri hori bertan kokatzeko eraikinean egin beharreko balizko erreformari ekin aurretik. Eta txosten hori, lehen adierazi dugu bezala, egin gabe dago oraindik.<\/p>\n<p>Aurri-adierazpenari dagokionez, Irabazik uste du dokumentu hori Udalaz kanpoko agente batek ere landu behar duela. \u201cKonfiantza galdu dugu eta ez dugu uste objektibotasunez jardungo dutenik, gure ustez udal-gobernuak teknikari jakin batzuk erabat baldintzatzen dituelako. Txostenak gutxienez ere kanpoko bulego baten oniritzia edo babesa izan dezala nahi dugu, inpartzialtasun-berme handiagoa izateko\u201d, azpimarratu du Aguirrek.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cBere ezaugarri arkitektonikoak direla medio eraikin berezia da, eta aurri-adierazpena oraindik jaso ez duen arren ezabatu egin nahi dute\u201d, adierazi du atsekabez Irabaziko zinegotzi Mar\u00eda Jes\u00fas Aguirrek Gobernu-taldeak aurrekontuetan 6.500 euroko partida ezarri zuen, eraikinaren balizko birgaitzeari buruzko Bideragarritasun Azterlana egiteko konpromisoa betetzeko, baina ez da azterlanik egin\u201d, salatu du Aguirrek. \u00a0 Irabazi Eibarrek salatu [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1608,881],"tags":[1695,659,392,1684,1696],"class_list":["post-60300","post","type-post","status-publish","format-standard","category-actualidad","category-guipuzcoa","tag-chalet-de-mekola","tag-eibar","tag-irabazi","tag-maria-jesus-aguirre","tag-proteccion-especial","czr-hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60300","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=60300"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60300\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":60565,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/60300\/revisions\/60565"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=60300"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=60300"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=60300"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}