{"id":3482,"date":"2017-05-20T13:05:48","date_gmt":"2017-05-20T11:05:48","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=3482"},"modified":"2017-05-20T13:05:48","modified_gmt":"2017-05-20T11:05:48","slug":"elegidos-co-portavoces-de-equo-euskadi-erika-martinez-y-ramon-sanchez","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2017\/05\/20\/elegidos-co-portavoces-de-equo-euskadi-erika-martinez-y-ramon-sanchez\/","title":{"rendered":"Erika Mart\u00ednez eta Ram\u00f3n S\u00e1nchez EQUO Euskadiko kobozeramaile hautatu ditugu"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">EQUOk Erika Mart\u00ednez eta Ram\u00f3n S\u00e1nchez hautatu ditu alderdiaren Euskadiko kobozeramaile, eta Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerra legebiltzarkidea eta Leire de Diego ordeztuko dituzte hemendik aurrera, azken bi horiek kobozeramailetza paritarioa bi urtez ordezkatu ondoren.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Lau gizonez eta lau emakumez osaturiko Euskadiko Mahaia ere berritu da, gure koordinazio-organo gorena. Larunbat goizean jakinarazi zaie emaitza kideei, Barakaldon, alderdi berdearen II. Batzar Nagusiaren esparruan, besteak beste Rosa Mart\u00ednez eta Juantxo L\u00f3pez de Uralde bozeramaile federalen aurrean.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Alderdi ekologistak, 2011n eratu zenez geroztik sei urte igaro direnean, indartuta eta oso motibatuta ekiten dio etapa berri honi, dagoeneko EQUOk Euskadin nortasun propioa eta diskurtso bereizia duen alternatiba politikoa dela egiaztatu duelako.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">\u201cEuskadiko alderdi berdea gara, eta gizarteak halakotzat hartzen gaitu, gero eta gehiago. Orain lanean jarraitu behar dugu, irudi hori sendotzeko eta jendeari EQUOk herritar guztien mesedetan doazen proposamen baliagarriak dauzkala ikusarazteko. Eta diskurtso desberdin, fresko eta positibo batekin egingo dugu gainera\u201d, adierazi du, Erika Mart\u00ednezek, kobozeramaile hautatu berriak.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Alderdiak eremu politiko berde hori sendotu nahi du, eta, aldi berean, herritarrentzat proiektu politiko erabilgarri eta ilusionagarri bat eraiki, gizarte hobe, bidezkoago, demokratikoago eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorretan jasangarriago bat eraikitzeko proposamenak eskainiz. \u201cDatozen lau urteetan lanean jarraituko dugu diskurtso integral, sinesgarri eta fidagarri bat garatzeko Austriako eta Holandako berdeen ildo beretik, gainera kontuan hartuta alderdi horiek funtsekoak izaten ari direla ekimen atzerakoi, insolidario eta ultraeskuindarrak geldiarazteko; kaosaren eta beldurraren aurrean, berdeen ilusioa, itxaropena eta aukerak\u201d esan du Mart\u00ednezek.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Une politiko honetan EQUOk azpimarratu nahi du bere proiektua eta diskurtsoa bateragarriak direla berak parte hartzen duen beste alderdi batzuekiko bat-egite eta koalizioekin. \u201cAlderantziz, eremu politiko eta instituzional horietan beste ahots bat ekar dezakegu, ezkerreko indar tradizionalek daukatenaren osagarri. Gure presentzia aberasgarria da\u201d, nabarmendu du Ram\u00f3n Sanchezek.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Gizarte-kolektibo askoren eskari eta eskaerek kaleetan bakarrik izan dute oihartzuna orain artean, eta EQUO bide eta tresna egokia izango da erakunde-eremuetan ere horiek guztiak entzunarazteko. \u201cEQUOk urte asko daramatza hainbat alorretako mugimendu eta ekintzaile politikoekin elkarlanean. Eta orain aukera dugu herritarren eta hainbat elkarteren ahotik jasotako arazoak udaletako eta Eusko Legebiltzarraren osoko bilkuretara eramateko.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Batzar Nagusiaren esparruan, datozen bi urteetan euskal berdeen noranzkoa zehaztuko duten politika- eta antolamendu-dokumentuak ere eguneratu dira.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Euskal berdeek \u00cd\u00f1igo Urkullu lehendakariari aurkeztuko dizkiote ordezkari berriak, datorren asterako Lehendakaritzan hitzartua duten audientzian.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EQUOk Erika Mart\u00ednez eta Ram\u00f3n S\u00e1nchez hautatu ditu alderdiaren Euskadiko kobozeramaile, eta Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerra legebiltzarkidea eta Leire de Diego ordeztuko dituzte hemendik aurrera, azken bi horiek kobozeramailetza paritarioa bi urtez ordezkatu ondoren. Lau gizonez eta lau emakumez osaturiko Euskadiko Mahaia ere berritu da, gure koordinazio-organo gorena. Larunbat goizean jakinarazi zaie emaitza kideei, Barakaldon, alderdi [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3483,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[42,5],"tags":[758,757,753,759,615],"class_list":{"0":"post-3482","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-notasprensa","8":"category-noticias","9":"tag-coportavocia","10":"tag-erika-martinez","11":"tag-ii-congreso-equo-euskadi","12":"tag-nuevos","13":"tag-ramon-sanchez","14":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3482","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3482"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3482\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3484,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3482\/revisions\/3484"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3483"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3482"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3482"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3482"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}