{"id":3467,"date":"2017-05-15T18:37:02","date_gmt":"2017-05-15T16:37:02","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?p=3467"},"modified":"2017-05-15T18:42:40","modified_gmt":"2017-05-15T16:42:40","slug":"equo-euskadi-renueva-a-sus-coportavoces-en-su-ii-congreso-del-sabado-20-de-mayo","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/2017\/05\/15\/equo-euskadi-renueva-a-sus-coportavoces-en-su-ii-congreso-del-sabado-20-de-mayo\/","title":{"rendered":"EQUO Euskadik kobozeramaileak berrituko ditu euskal berdeen II. Batzar Nagusian, maiatzaren 20an"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li dir=\"ltr\">Alderdiak ordezkari berriak aurkeztuko dizkio I\u00f1igo Urkullu lehendakariari, datorren astean Lehendakaritzan hitzartuta duten entzunaldian<\/li>\n<\/ul>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">EQUO Euskadik II. Batzar Nagusia egingo du datorren larunbatean, maiatzaren 20an, Barakaldoko BIC Ezkerraldean; batzarraren helburua Euskadi Koordinazio Mahaia berritzea da, baita dokumentuak eguneratzea ere, hau da, euskal berdeek datozen bi urteotan egingo duten ibilbidea zehaztuko duten dokumentu politikoak eta antolamenduari buruzko dokumentuak.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">EQUOk hauteskunde primarioen bitartez hautatzen ditu barne-kargu guztiak, 2011. urtean sortu zenetik. Kasu honetan, kobozeramailetza paritariorako bi lagun hautatzeko eta Euskadiko Koordinazio Mahaia osatzen duten 8 lagunak berritzeko prozesua burutuko dute; azken kasu horretan, lurralde bakoitzeko lagun 1, gutxienez, egongo dela bermatuko dute. Orain arte, Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerra legebiltzarkidea eta Leire de Diego ziren Euskadiko kobozeramaileak, baina bi urtez karguan egon ostean, etapa horri agur esango diote. Postu horiek berritzeko bozketak maiatzaren 15etik, astelehenetik, egongo dira zabalik maiatzaren 19ra bitarte, ostirala, eta larunbatean jakinaraziko zaie emaitza militanteei, Barakaldon izango den Batzar Nagusian.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Horren ondoren, Batzar Nagusia izan eta hurrengo astean, I\u00f1igo Urkullu lehendakariak entzunaldi publikoan hartuko ditu euskal berdeen kobozeramaile berriak; Lehendakaritzak berretsi du, dagoeneko, ekitaldi hori. Halaber, alderdiak diseinatutako Esparru Politiko Berriaren dokumentua jakinarazi eta emango diote I\u00f1igo Urkulluri.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Batzarrean giro lasaia eta informala izango da nagusi; izan ere, programan bi solasaldi aurreikusi dituzte: lehenengoa \u201cActivismo clim\u00e1tico y compromiso pol\u00edtico\/Aktibismo klimatikoa eta konpromiso politikoa\u201d izango da, eta Joan Groizard jauna (Balearretako Govern-eko Energia eta Klima Aldaketaren zuzendaria) gonbidatu berezia izateaz gain, Juantxo L\u00f3pez de Uraldek (EQUOko kobozeramaile federalak) eta Edurne Barandak (EQUO Euskadiko Ekintza Politikoaren arduradunak) ere parte hartuko dute.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Bigarren elkarrizketa irekia \u201cUn proyecto pol\u00edtico para el siglo XXI\/XXI. menderako proiektu politikoa\u201d izango da, eta honako hauek izango dira gonbidatuak: Ga\u00ebl Brustier (politologo frantsesa) eta Dirk Van den Bosch (Holandako Alderdi Berdea) eta EQUOko kobozeramaile federal Rosa Mart\u00ednez.<\/p>\n<p dir=\"ltr\" style=\"text-align: justify;\">Alderdi ekologistak indartuta eta oso motibatuta ekin dio etapa berri honi, Euskadiko azken hauteskundeetan bat-egiteen bitartez erakundeetan ordezkariak izatea lortu duelako. Presentzia hori dela-eta, ekologia politikoaren proposamenak Eusko Legebiltzarrera eta euskal udaletara helaraz ditzake, eta ingurumenaren, gizartearen eta ekonomiaren arloetako jasangarritasunaren aldeko apostu irmo eta erreferenteari eusteko aukera du. \u201cHainbat mailatan lan egiteko aukera ematen digu beste ekonomia baterako trantsizioan aurrera egitearren; hain zuzen ere, emisio gutxi, energia garbiak eta enplegu berdea sustatuko dituen eta balantze hirukoitzeko \u2013hau da, ekonomiaren, gizartearne eta ingurumenaren arlokoa\u2013 enpresei laguntzeko ekonomia batera. Lorpen txiki oro urrats handia da guretzat. Tokikotik abiatuta globaltasunera, eraldaketa jasangarriak eragin positiboa du herritar guztiengan eta hainbat eremutan\u201d, adierazi du alderdiaren egungo kobozeramaile eta legebiltzarkide Jos\u00e9 Ram\u00f3n Becerra jaunak.<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Alderdiak ordezkari berriak aurkeztuko dizkio I\u00f1igo Urkullu lehendakariari, datorren astean Lehendakaritzan hitzartuta duten entzunaldian EQUO Euskadik II. Batzar Nagusia egingo du datorren larunbatean, maiatzaren 20an, Barakaldoko BIC Ezkerraldean; batzarraren helburua Euskadi Koordinazio Mahaia berritzea da, baita dokumentuak eguneratzea ere, hau da, euskal berdeek datozen bi urteotan egingo duten ibilbidea zehaztuko duten dokumentu politikoak eta antolamenduari [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":3470,"comment_status":"open","ping_status":"open","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[42,5],"tags":[753,754],"class_list":{"0":"post-3467","1":"post","2":"type-post","3":"status-publish","4":"format-standard","5":"has-post-thumbnail","7":"category-notasprensa","8":"category-noticias","9":"tag-ii-congreso-equo-euskadi","10":"tag-renovacion","11":"czr-hentry"},"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3467","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3467"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3467\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3469,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/3467\/revisions\/3469"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media\/3470"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3467"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=3467"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=3467"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}