{"id":3267,"date":"2017-04-08T10:41:44","date_gmt":"2017-04-08T08:41:44","guid":{"rendered":"http:\/\/euskadi.partidoequo.es\/?page_id=3267"},"modified":"2017-04-08T10:42:12","modified_gmt":"2017-04-08T08:42:12","slug":"valores","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/valores\/","title":{"rendered":"BALIOAK"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<h2>ALTERNATIBA BERDE BAT BEHAR DUGU<\/h2>\n<p>Eta horregatik gure balioak defendatzen ditugu: <strong>elkartasuna, jasangarritasuna, berdintasuna,\u00a0justizia, babesa, ongi bizitzea, gizatasuna, bakea, demokrazia, gardentasuna, inklusioa, parte-hartzea eta abar<\/strong>.<\/p>\n<h2>ZURE AHOTSAK INPORTA DU<\/h2>\n<p>Zatoz gurekin eraldaketa ekonomiko, politiko eta sozialaren alde borroka egitera, pertsona guztientzat onura eta ongizatea ekarriko duena garapen jasangarriari eta berpizkunde berdeari esker.\u00a0Ekonomia eta enplegu berdeak bultzatuz inbertsioak eta kalitatezko enplegua ekar dezaketen\u00a0politika koherenteak abian jarriz, soldata duinak eta langileentzako eskubideak aldarrikatuz,\u00a0mugikortasun ekonomikoa eta eskualde-garapena areagotuz eta enpresa txiki eta ertainei aukera\u00a0gehiago emanez. Klima-aldaketa arinduko duen energia-eredua aldatuz: bai energia berriztagarriei\u00a0eta energia-efizientziari, bai energia nuklearra eta ikatza pixkana-pixkana kentzeari, eta ez\u00a0frackingari.<\/p>\n<p>Berdeok ingurumen-erantzukizuna aldarrikatzen dugu, ingurumena suntsitzen badugu, gure\u00a0ekonomiaren eta gure ongizatearen oinarria ere suntsituko dugu. Lagundu iezaguzu urrats sendo bat\u00a0egiten munduak etorkizunik izan ez dezan lanean ari direnei aurre egiteko, izan ere asko dira\u00a0eskuinetik zein ezkerretik gure oraina hipotekatu nahi duten pertsonak eta lobbiak.\u00a0Kontsumitzaile eta herritarren eskubideak defendatzen ditugu, justizia sozialaren alde mobilizatzen\u00a0gara bazterkeria sozialaren aurka, jasangarritasunaren alde dihardugu austeritatearen aurka. Aukera\u00a0berdinak dituzten gizon eta emakume gisa bizi nahi dugu. Aukera-berdintasunaren alde eta\u00a0pobreziaren eta etsipenaren aurka borrokatu nahi dugu.<\/p>\n<p>Sexuagatiko, arrazagatiko, larruazal-koloreagatiko, jatorri etniko edo sozialagatiko, ezaugarri\u00a0genetikoengatiko, hizkuntzagatiko, erlijioagatiko, sinesmenagatiko \u2013politikoa edo beste era\u00a0batekoa\u2013, edozein gutxiengo nazionaleko kide izateagatiko, jabetzagatiko, jaiotzagatiko, dibertsitate\u00a0funtzionalagatiko, adinagatiko, sexu-orientazioagatiko, genero-identitateagatiko edo beste edozein\u00a0arrazoirengatiko diskriminazioa ez dugu onartu behar, inondik inora. Genero-berdintasuna EBren\u00a0funtsezko printzipioa da. Nolanahi ere, alde handia dago eskubide bat onartu eta lege-mailan\u00a0bermatzearen eta benetan ezartzearen artean. Guztion oinarrizko balioen aldeko borrokak dira\u00a0horiek guztiak.<\/p>\n<p>Lobbien boterearen eta ustelkeriaren eraginez ahulduta dagoen demokrazia suspertu nahi dugu; gure\u00a0lanaren kontu eman behar dugu eta gure erantzukizuna bete. Herritarrek esandakoa kontuan izan\u00a0behar da, eta herritarrok parte-hartze handiagoa eduki behar dugu demokrazia zuzenaren bitartez.<\/p>\n<h2>ZUK AUKERATZEN DUZU<\/h2>\n<p>Politika egiteko beste modu bat defendatzen dugu, modu garbiago eta gardenago bat, gure\u00a0eguneroko bizitzari eragiten dioten gaiei erantzuteko gauza izango dena: kalitatezko enplegua eta\u00a0berrikuntza, kontsumitzailearen defentsa eta ingurumen-politika, elikadura-segurtasuna, animalien\u00a0babesa eta genero-berdintasuna. Guk erakundeetan gure egiteko modu berritzailearen egokitasuna\u00a0ikusarazi nahi dugu, eta indar handiagoarekin egin nahi dugu aurrera. <strong>Horretarako zure babesa\u00a0behar dugu, hautatu berdea!<\/strong><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>ALTERNATIBA BERDE BAT BEHAR DUGU Eta horregatik gure balioak defendatzen ditugu: elkartasuna, jasangarritasuna, berdintasuna,\u00a0justizia, babesa, ongi bizitzea, gizatasuna, bakea, demokrazia, gardentasuna, inklusioa, parte-hartzea eta abar. ZURE AHOTSAK INPORTA DU Zatoz gurekin eraldaketa ekonomiko, politiko eta sozialaren alde borroka egitera, pertsona guztientzat onura eta ongizatea ekarriko duena garapen jasangarriari eta berpizkunde berdeari esker.\u00a0Ekonomia eta enplegu berdeak [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":0,"parent":0,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"footnotes":""},"class_list":["post-3267","page","type-page","status-publish","czr-hentry"],"aioseo_notices":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/3267","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=3267"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/3267\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":3269,"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/3267\/revisions\/3269"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/euskadi.verdesequo.es\/EU\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=3267"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}