Ekonomia eta gizarte berreraikuntza berderantz abiatzeko alderdiak egindako proposamenen artean, AHT bezalako azpiegitura ez-oinarrizkoen luzamendua aurreikusten da, inbertsio horiek neurri urgenteagoetara desbideratzeko. Telelanerako Eskubideari buruzko Dekretu bat garatzeko eskatu dute, modalitate hori baliatzen dutenen lan-eskubideak bermatzeko. Jose Ramon Becerra: “Gure asmoa planteamendu horiek Urkullu lehendakariari helaraztea da, elkarrizketa erronda bat […]
Alderdi berdearen arabera, Euskadik, oso industrializatuta, osasun-krisi honi aurre egin behar dio, bere ekonomia- eta industria-politika sektore berde eta bertokoetara bideratzeko aukera gisa “Akats larria litzateke larrialdi honetatik irtetea, ezberdintasun eta Lurraren suntsipen gehiago sortzen dituen sistema ekonomiko batera itzuliz”, adierazi du Jose Ramon Becerrak Berriz ere, Amalurraren Egunarekin bat […]
Alderdi berdeak bizikletak mantentzeko eta konpontzeko zerbitzuak berriro irekitzea eskatu du, ibilgailu motordunen tailerrek irekita jarraitzen duten bezala. Hiri handietan bizikletentzako bide esklusiboak jartzea defendatu du; neurri hori Frantzian aztertzen ari dira dagoeneko, eta Kanadan edo Alemanian, besteak beste, aplikatzen ari dira. Garraio publiko kolektiboen erabiltzaileek garraio pribatuaren alde egiteko […]