Euskadiko alderdi berdeak, krisi honetatik hobeto atera gaitezen, denon lankidetza behar dugula uste du. Horregatik, aberatzenek eta gehiago kutsatzen dutenek, gehiago lagundu dezaten, bidea zergak eraldatzea dela uste du. “Larrialdi sozial eta ekonomikotik eratorritako beharrek, behar bezalako euskarria izatea eskatzen du, hobeak atera gaitezen eta bidean inor gera ez dadin.” […]
Becerrak euskal herritarrek pandemian erakutsi zuten lankidetza-espiritua berreskuratzea eskatu du, eta “Euskadik krisi ekonomiko eta soziala bizi duen une honetan behar duen berreraikuntzako Gobernu plurala osatzeko maila eman dezaten eta ados jar daitezen” eskatu die alderdi politikoei Alderdi berdearen hautagaiek nabarmendu dutenez, berreraikuntza berdea eta bidezkoa izan behar du “krisitik […]
Datozen hamabost egunetan, alderdi berdeak Euskadi zeharkatuko du, euskal herritarrekin “irtenbide desberdinak partekatzeko, Ajuria Enean eta Moncloan gobernatzen duten alderdien apatiaren eta konformismoaren aurrean”. “EQUO Berdeak-en ziur gaude hobeto atera gaitezkeela krisi honetatik. Hobeak izateko, beste era batera bozkatu behar da, eta beste era batera bozkatzea, EQUO Berdeak bozkatzea da”, […]