EQUO eta M+J alderdiek Europako Parlamenturako hauteskunde-kanpaina itxi dute gaur Bilboko Santiago Enparantzan, kalean egindako ekitaldi batean. Horretan, EQUOko hautagaiek parte hartu dute. Aitor Urrestik eta Rosa Martínezek afiliatuei eta jarraitzaileei eskertu diete kanpainako azken bi asteetan adierazi duten laguntza nekaezina eta ardura pairamentsua. Alderdi nagusiek kanpainan zehar garatu dituzten […]
Atzo, maiatzaren 21ean, EQUO-Udaberri Europarraren hautagaia den Aitor Urrestik parte hartu zuen Ellacuria Fundazioak antolatutako topaketa batean, etorkinen eta politikarien artean. EQUOren eta Europako Alderdi Berdearen lehentasuna, pertsonentzako Europa eraikitzea da, non, beste auzien gainetik, eskubideen berdintasuna nagusi izan dadin Europan bizi diren pertsonentzat, bertakoak ala kanpokoak izatea kontuan hartu […]
Datorren igandeko hauteskundeei begira, EQUO-Udaberri Europarraren koalizioa Europako Alderdi Berdearen partaidea da. Talde horren zerrenda-burua Ska Keller da, Europa mailako hautaketa ireki batean hautatua. Ez da halabeharrez Europako Batzordearen burua izateko emakume bakarra izatea, bost talde politiko europarren artean (kontserbadoreak, sozialdemokratak, liberalak, berdeak eta ezkertiarrak). Emakumen presentzia politikan oro har […]