Argi dago 2013 urte bukaeran egindako elektrizitate-sektorearen erreformak energia kostua igo egin duela. Horrek eragin nabarmena izan du, enpresetan zein familietan. Zentzu honetan, Eusko Jaurlaritzak behin eta berriro salatu du kostuen igoerak enpresen lehiakortasunean duen kalte larria. 2014 urte bukaeran EAJ akordio batera iritsi zen Estatuko Gobernuarekin, euskal enpresei elektrizitatearen […]