Hirigintzaren ikuspegi hori 2008. urtean hasi zen, Andre Maria Zuriaren plaza eraberritzeko lanetan, baina egun bizi dugun testuinguru klimatikoan kaltegarria da, hiri-uharte efektua areagotu, biodibertsitatea arriskuan jarri eta uraren zikloa apurtzen duelako. Elkarrekin-eko kideok zera eskatzen dugu, jarduketa berrietan udalerria klima-aldaketara egokitzeko neurri orokorrak aplika daitezela, Eusko Jaurlaritza – IHOBEren […]
Equo Berdeakek Elkarrekin Bilbao Podemosek eta Ezker Anitza-IUk “Bilboko merkataritza sustatzeko eta dinamizatzeko tokiko monetaren hiri-proiektua” eramango du Udalbatzarrera, datorren ostegunean, martxoaren 25ean. “Ordainketa metodo propio baten bidez”, Carmen Muñoz taldeko zinegotziak azaldu duenez, ekimenak aukera emango luke “tokiko ekonomia sustatzeko, hurbileko merkataritza dinamizatuz eta komunitatea sortuz, kohesio soziala indartzeko”. […]
“Badirudi Eusko Jaurlaritzak ez duela ezer ikasi Zaldibarren gertatutakoaz, tragedia hura eragin zuten kausez. Zabortegi horretan bizi izan duguna errepikatzera bultzatuko gaitu datorren hamarkadarako hondakinen estrategiak”, deitoratu du EQUO Berdeak alderdiko kobozeramaile Joserra Becerrak. Eusko Jaurlaritzaren testuan adierazi denez, “Oro har, ez dira bultzatu behar zabortegi-instalazioak”, baina hondakindegien edukiera handitzea […]