Euskadiko Alderdi Berdeak uste du Arabako hiriburuak, bere jasangarritasunaren aldeko konpromisoa nazioartean aitortu dutelarik European Green Capital 2012 eta Hiri Berde Globala 2019 sariekin eta Biosphere Responsible Tourism ziurtagiriarekin, bere estrategia turistikoa ekoturismorantz bideratu behar duela, bere ahalmen ekonomiko ugariak ustiatzeko eskura dauzkan ingurumen- eta biodibertsitate-baliabideak asko direla aintzat hartuta. […]
Alderdi berdeak eskua luzatzen die, bai Gobernua osatzen duten alderdiei, hau da, EAJri eta PSEri, bai gainerako legebiltzar-taldeei, joan den legegintzaldian adostutako artikuluetan jasotako aurrerapenen gainean aholku emateko. “Guretzat pena handia da EAJk eta PSEk jatorrizko testuaren espiritua alde batera utzi izana. Animaliak, eta, horrenbestez, gure gizartea, izango dira kaltetuenak”, […]
Euskadiko alderdi berdearen ustez, ikuspuntu ludikoa eta kirol-arlokoa soilik kontuan hartuta diseinatzen dituzte Bizkaiko erakundeek bizikleta-azpiegiturak Alderdi berdeak, zeinak Bizkaiko Bizikleta Bideen Lurralde Plan Sektorialerako alegazioen zerrenda uztailean erregistratu zuen , uste du beste mugikortasun mota jasangarriago bati eman behar zaiola lehentasuna bizikletak lanerako, ikastetxeetarako edo erosketak egiteko eguneroko joan-etorrietan […]