Eusko Legebiltzarreko alderdiek lortutako adostasuna interes-talde batzuen eskaerei erantzuten die, etxeko animalia guztien babesa eta ongizatea defendatzeko konpromiso irmoari baino gehiago. “Aukera galdu dugu aurreko legealdian Berdeak EQUOk defendatu zuena bezalako testu anbiziotsu eta ausartagoa aurrera ateratzeko, animalien ongizatearen arloan Estatu mailan aurrekari izango zena”, Joserra Becerra bozeramaileak deitoratu du […]
Elkarrekin-ek etentzat eman du Urtaranekin HAPOaren Irizpideen eta Helburuen agiriaren inguruan egindako akordioa, gobernuak ez diolako uko egiten saihesbidea hegoaldetik egiteari Udal taldearen ustez, tokiko gobernu taldeak (EAJ-PSE) hiriaren hegoaldean trafikoaren arazoak konpontzeko «alternatiben azterketarekin» aurrera egiten badu, bide berri bat egitea izango da nahi eta nahi ez hartuko […]
Basotik programaren bidez, Gipuzkoan dauden 121.500 hektareetatik 40.000 baso hartu nahi ditu foru-erakundeak, lurrak lagatzeko formularen bidez, kudeatzaile bakarra egon dadin, baina baso-kudeaketan beharrezko aldaketa planteatu gabe Formazio berdearen ustez, kontzentrazio-eredu horrek Gipuzkoako basoen egoera prekarioa larriagotu lezake, Basotik gehienbat ustiapenera bideratuta baitago, eta ez hainbeste baso-masak kontserbatzera, kontserbazioa landa-jarduera […]