Alderdi ekologistaren ustez, konpainia elektriko handien ereduak desparekotasunari eta klima-aldaketari egiten die mesede, eta energia-pobrezia dakar berekin. Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkide José Ramón Becerrak Euskal Ganberari helaraziko dio proposamena, gaur arratsaldean Eusko Legebiltzarrean berriztagarriei buruz egingo den eztabaidan. EQUO Berdeak alderdiaren ustez, gizarte jasangarriago eta efizienteago bateranzko ezinbesteko energia-trantsizioa hiru premisa […]
Bilboko Udalerako hautagai Carmen Muñozek bere lan-ildo nagusiak aurkeztu ditu gaur goizean, “gure hiria bertan bizi direnen egiazko premiei erantzuten dien leku bihurtzeko” “Bilboko aldaketaren buru izan nahi dut, betiere hiri partizipatibo, inklusibo, integratzaile eta gizarte- eta ingurumen-arloan jasangarria lortzeko”: Carmen Muñoz Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai Stella Maris Garcíak gizarte-zerbitzuen […]