21 Zabalguneko lehendakari Ana Oregik eta EQUO berdeak alderdiko zinegotzia eta Elkarrekin-eko bozeramaile Oscar Fernándezek udalerriko etxebizitzaren egoerarekin lotutako datu, mapa eta adierazleak biltzen dituen web-plataforma berria aurkeztu dute gaur. Etxebizitzaren Behatokiaren euskarri nagusia izango da, zeina udal gobernuak eta Elkarrekin taldeak adostu baitzuten. Tresna berria “etxebizitzaren arloko informazioa eskuratu […]
[:es]Alava[:][:EU]Araba[:]
Euskadiko Alderdi Berdearen ustez, ingurumen-txostenak egiaztatu ondoren, Gobernuak Arkamoko eta Iturrietako parke eolikoei uko egiteko izan dituen arrazoi berak izan beharko lituzke proiektatutako beste bi eremuetan ere, Azazetan eta Labrazan. “EAEn energia berriztagarriak hedatzeko beste espazio alternatibo batzuk egonda, ulertezina eta onartezina da kokaleku horiek aukeratzea, eremu horietan hain handia […]
Euskadiko Alderdi Berdeak uste du Arabako hiriburuak, bere jasangarritasunaren aldeko konpromisoa nazioartean aitortu dutelarik European Green Capital 2012 eta Hiri Berde Globala 2019 sariekin eta Biosphere Responsible Tourism ziurtagiriarekin, bere estrategia turistikoa ekoturismorantz bideratu behar duela, bere ahalmen ekonomiko ugariak ustiatzeko eskura dauzkan ingurumen- eta biodibertsitate-baliabideak asko direla aintzat hartuta. […]