EQUOk, beste alderdi politiko batzuekin batera, Euskadi mailako foru politikak eta eredua aldatzeko aukerak aztertu ditu, hauteskundeei begira.

10660325_774910569198397_1216067497663611050_n

10641047_780196625336458_1511442348586544984_n
Gaur, irailaren 12an, Ezker Anitza, EQUO Euskadi, EKI-Iratzarri, Mundo+Justo eta Alternativa Republicana alderdi politikoek Bilbon burutu dute ekintza bat, aztertzeko bukatzear dagoen legealdian foru-aldundiek martxan jarri dituzten politikak, zergakontuetan, enpleguan, giza-politiketan, mugikortasunean eta azpiegituretan. Jardunaldian alderdi antolatzaileen 80 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute; horietaz gain, beste talde politiko eta sozialen kide batzuk bertaratu dira, baita hamaika
lagun interesatuak ere. Eztabaidak bukatu ostean, bertaratuek adostasun handia adierazi dute bi helburu lortzeko: alde batetik orain arte udal- eta foru- politikak aldatzeko beharra dago, alternatiba sendo baten bidez; bestetik, antolatzaileek bateratzeko aukerak aztertu dituzte etorkizun hurbilean, datozen hauteskundeei begira.