EQUO Berdeak Euskal Ekologistak hiru lurralde historikoetarako hautagaitzak aurkeztu ditu

Presentación candidaturas en Bizkaia EQUO Berdeak Euskal Ekologistak bere hautagaitzak aurkeztu zituen atzo hiru hiriburuetan urriko euskal hauteskundeetarako. Euskadin Alderdi Berde Europarraren (European Greens) ordezkari den taldeak politika egiteko era berrien alde apustu egiten du eta herritarrei politikan beren garrantzia bueltatuko dien alternatiba logikoa izan nahi du. EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko hautagaitzak Aitor Urrestik, Arabako zerrendaburua eta lehendakarigaiak; Monica Monteagudok, Gipuzkoako zerrendaburuak; eta Rosa Martinezek, Bizkaiko zerrendaburuak, zabaltzen dituzte. Inongo zerrendetan ez dago politikari profesional bat bera ere, baizik eta, taldeko asanblea-bizitzan parte hartzeaz gain, elkarte, GKE edota beste mugimendu batzuetatik datozen pertsonak daude. EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak krisi ekonomiko. ekologiko eta sozialari erantzun eraginkorrak emateko gai izan ez diren ohiko alderdien alternatiba izan nahi du. Horretarako, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeak programa berritzaile bat aurkezten du. Bertan, enplegu sortzea, ekonomia eta eremu publikoaren defentsa gaiak jorratzen dira, besteak beste, mugimendu ekologistaren ohiko proposamenak galdu gabe. Hauteskunde programa eta hautagaitzak datorren larunbatean, hilak 22, aurkeztuko dira jendaurrean Gasteizen egingo den ekimen batean. Bertan, taldeko hainbat pertsona ezagunek parte hartuko dute, EQUO federalekoak eta Alderdi Berde Europarrekoak, esaterako.