Kooperatiba energetikoei buruzko hitzaldia

Bergaran-energi-kooperatiban-txarlia

Equo-ko jarraitzaile diren Alex Lopez eta Eduardo Urturi Kooperatiba energetikoei buruzko hitzaldi bat antolatu zuten Bergarako Equo-Berdeak taldekoak gonbidaturik. Alex Lopez garbi utzi zuen hasieratik “Energia ekoiztu eta banatzeaz arduratzen diren monopolio haundien botere eta eraginari aurre egitreko herritarrak bere gain daukan tresna bat dira”

Kooperatiba energetikoek hiritarren jabego eta titulartasuna izango duen energia (berriztagarria) ekoizpen propio batekin, kontsumo zentzudun bat bultzatu nahi dute. Enpresa energetiko handiekiko independentzia gehiago bilatu nahi dute eta kooperatibak kontsumituko duen adina energia ekoiztea dute azken helburu bezala. Horrez gain, zerbitzu hobeagoa, pertsonalizatua eta benetazkoa eta fidagarriagoa izango den informazioarekin eskeini nahi dute. Eredu aldaketa bat nahi duten pertsonentzat kooperatiba hauek lanabes aktibo bat da.

Laburbilduz, hiritarrei boterea eta erabakitzeko aukera itzuli nahi zaie gai honen inguruan.

Kooperatiba energetikoak Ipar Europan sortu ziren eta pixkanaka beste herrialdeetara zabaltzen ari den eredua da. Gaur egun mota honetako kooperatibarik handienak dira Ecopower (Belgikan, 40.000 bazkide), Enercoop (Frantzian, 9.000 bazkide), EWS (Alemanian, 110.000 bezero) edo Greenpeace Energy (Alemanian, 100.000 bezero), baina gehiago daude Europa guztian zehar.

Espainian Som Energiako katalanak ditugu, Andaluzian Zencer eta Euskadin sortu berria den GoiEner. Hala ta guztiz ere badira herriak, Crevillent bezalakoak, 90 urte daramatenak kontsumo kooperatiba batekin.