IU-ko diputatu ohiak “XXI. mendeko ezkerraren nortasun ikurrak izango diren ekologia politikoa eta guztiendako demokrazia” defendatzen dituen taldeari bere babesa eman dio gaur goizean Bilbon.
Gaur arratsaldean politika feministen eta aniztasunaren inguruko eztabaida jardunaldian parte hartuko du, EQUO Berdeak taldearen hauteskunde programako ardatz bat baita (Bilboko Hesperia hotela, 19:00etan)
“Emakumea, ezkerrekoa eta feminista izanik eta EQUO XXI. Mendeko erreferente hartuta”, Ines Sabanesek EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldearen kanpainari eta bere lehendakarigaia den Aitor Urrestiri bere babesa eman dio. Prentsaurrekoa azken honekin partekatu du.
IU-ko diputatu ohia eta 2011ko maiatzetik EQUO federaleko kidea denak “etorkizuneko eta aurrerakoia den aukera bakar moduan” EQUO Berdeak taldearen proposamena defendatu du, demokraziaren birsortzearen aldeko apustua egiten duen bakarra baita. “Ohiko alderdien endogamia, gardentasun falta eta erabakietan herritarren urruntasuna gainditu behar dela” bermatu du. Era berean, EQUO “guztien demokrazia txertatu nahi duen herritarren alderdi ekologista bat” bezala deinitu du. Sabanesen hitzetan “bizi dugun krisi sakonera eraman gaituen ereduaren aurrean, EQUO ekologia politikoaren erreferentea da”.
Sabanesek alderdien egungo eredua gainditzeko beharra azpimarratu du, eta hauteskunde programa bat ez dela “berdez margotu behar bakarrik, baizik eta ekoizpen eta kontsumo eredua errotik eraldatuko duten neurrietan sakondu behar dela” aipatu du.
Ines Sabanesek kanpainan bizi den herstura eza kritikatu du: “Bizi dugun ekonomia eta demokrazia krisiaren aurrean, Euskadiko kanpaina honen ezaugarri nagusienak gastuen herstura eza (Bilboko tranbiak ikusi berri ditut) eta murrizketen edo eskubideak galtzearen inguruko eztabaida eza direla arritzen dit”. Sabanesentzat kanpainaren ardatz nagusiena izan beharko litzateke, eta ez du ulertzen ohiko alderdiek horri bizkarra emanda aritzea.
Bestalde, EQUO Berdeak taldeko lehendakarigaia den Aitor Urrestik hauteskunde inkesten azken datuak ezagututa eta “besteak” sailean txertatuta badago ere, EQUO Berdeak hauteskunde hauetako “sorpresa” izango dela eta Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza eskura dagoela dagoeneko azpimarratu du. Aldi berean, Europa eta Katalunyan EQUOk ordezkatzen duen proiektuaren erreferente diren Europe Ecologie, ICV-Les Verts edota Alderdi Berde Europarraren babesa jaso dituela ere gogoratu du.