EQUO-k hauteskunde-kanpaina honetan pairatzen duen ikusezintasuna salatzen du

Atzo, EQUO Berdeak Euskal Ekologistak alderdiaren kideek Vitoria-Gasteizko kaleetatik Mendebalde Zaharraren gaizkilez mozorrotuta bira bat egin zuten, bere ustez indarrean dauden hauteskunde-arauek “legez kanpo” uzten dutela salatzeko. Ekintza honekin, hauteskunde-arauei, Hauteskunde Batzordearen erabakiei eta komunikabide publikoen joerari esker pairatzen duten ikusezintasuna salatu nahi dute.

EQUOrentzat, Komunikabideetatik egindako hauteskunde-kanpainaren estaldura eta haustekunde-espazioen banaketa sistema bidegabe batean oinarritzen da, non etengabe eta era kontserbadorea batean aurrez ezarritako gehiengoek etekina ateratzen duten. Gero eta herritarren zati handiago batek sistema politiko eta alderdi tradizionalen baliozkotasuna zalantzan jartzen duen garai batean, EQUOk hauteskunde-sistema demokratikotzat jotzeko ahots guztiak entzun ahal izatea, gutxiengoak barne, ezinbestekotzat jotzen du.

Hori dela eta, EQUO pertsona eta “alderdi tradizionalen” aurrean ” legez kanpoko pertsonak edo gaizkile” bihurtu gaituen marjinazioaren berri emateko “kalera joan da”, zeren eta Komunikabideen zati handi batek parlamentuan ordezkaririk ez duten alderdien mezua jakinarazten saihesten baitu.

EQUOren ustez, demokrazia betiko alderdiei lau urtez behin boto ematea baino gehiago da. Herritarrek hauteskundeetan lehian dauden alderdi guztien mezuak jasotzen ez badituzte, hautatzeko eskubidea lapurtzen zaie, eta beraz, “ezin dugu benetako demokraziaz hitz egin”.