EQUOk bere energiaren programa aurkezten du eta fracking-aren aurkako manifestazioan parte hartzen du

Nuevo modelo energético

EQUO Berdeak taldeak gaur goizean Gasteizen antolatutako jardunaldi batean energia alorrerako programa aurkeztu du. Erregai fosilak baztertu eta bestelako energia garbi eta jasangarrien aldeko apustua egiten du.

EQUO Berdeak Euskal Ekologistak taldeko lehendakarigaia den Aitor Urrestik euskal gizarteari energia ereduaren eraldaketa proposatzen du. Gainera, bide horrek enplegua sortzeko aukera ematen du, energia berriztagarriek lan-esku gehiago behar izaten baitute eta gure herrialdearen ordainketen balantza hobetzen laguntzen baitigute.

EQUOko lehendakarigaiak inguruan dauden fracking-aren aurkako plataformek deitutako manifestaldian parte hartzera animatzen ditu herritarrak. EQUO hasieratik agertu da herritarrei gas ustiapen teknika horren errealitateari buruz informazioa helarazteko, eta Arabako Fracking EZ plataformaren hasierako ekintzailetako bat izan da. Urrestirentzat “fracking-ak ingurumen eta osasun publikoarengan kalte larriak dakartza, nahiz eta bertan ari diren enpresa eta erakundeak normalizatzen saiatu”.

Urrestiren arabera, “harkaitzetatik hidrokarburoaren azken litroa atera arte lanean jarraitzea erabaki da aurrean daukagun benetako arazoari jaramonik egin gabe: erregai fosiletan oinarritutako ekonomia batetik aztarna ekologiko gutxiko eta teknologia berriztagarri eta ez-kutsatzaileen gizarte baterako eraldaketa”.

Eusko Jaurlaritzak defendatzen duen ereduaren aurrean, EQUOk ezinbestekoa ikusten du energia berriztagarrien I+G+b esparruan inbertsio publikoa egitea, eolikoa, fotoboltaikoa, eguzkikoa, biomasarekin sortutakoa edo marea-energia sustatzeko. Energia ereduaren eraldatze horren eragile sektore publikoak izan behar du. EQUOk 2020an euskal erakunde publikoek kontsumitzen duten energiaren %100 berriztagarria izatea proposatzen du.

EQUOk defendatzen duen beste faktore oinarrietako bat gizartearen energia kontsumoan datza. Horregatik, energiaren aurreztea era eraginkorrean sustatzea proposatzen du, bai etxeetan eta bai enpresetan. Energia eraginkortasunaren araberako zergen bidez, EQUOk uste du 2015erako industriaren energia elektrikoaren eskaria %20 gutxiago izango dela (kogenerazioa, autoekoizpena, fotoboltaikoa, eolika txikia), eta egungo gas naturalaren kontsumoaren %25 biomasarekin azetuko dugula.